Arriaran (ibaia)
Beasain igarotzen den ibaia
Arriaran[1] Beasaingo Arriaran auzotik igarotzen den ibaia da. Jaiotza Ezkio-Itsason dauka (43°5′10″N 2°14′13″W / 43.08611°N 2.23694°W), Mandubia auzoan eta bere bukaera Beasainen bertan da, Oria ibaian.
Arriaran | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′10″N 2°14′13″W / 43.0861°N 2.2369°W |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Oria basin (en) |
Iturburua | Ezkio-Itsaso |
Bokalea () | Oria |
Bidean Arriarango urtegia betetzen du eta Leasain eta Potostegi erreken emaria jasotzen du ezkerretik eta Korta errekarena eskubitik. Aurretik esan bezala Arriaran auzoa zeharkatzen du, baita Astigarreta auzoa ere.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.