Arrhenia lobata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, baina desagertzeko arriskuan dago, babestu egin behar da.

Arrhenia lobata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaArrhenia
Espeziea Arrhenia lobata
Redhead, 1984

Sinonimoak: Merulius lobatus, Leptoglossum lobatum, Dictyolus lobatus, Cantharellus lobatus. Merulius mucigenus var.lobatus, Helvella membranacea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko luzerakoa, konkoidea (haizemailea, espatula), azkenean lobulatu-izurtua. Azal leuna edo zimur gutxikoa, distiratsua hezetasunarekin, higrofanoa, arrexka tindu grisaxkekin.

Himenioa: Tolestura irregularrekin, anastomosatuak, azalaren antzeko kolorekoa (zertxobait zurbilagoa). Ia sesila, erditik atxikitzen zaio substratuari.

Haragia: Gelatinakara, mintzezkoa, zeharrargitsua. Usaingabea eta zaporegabea. [2]

Etimologia: Arrehnia terminoa, Johan Peter Arrhenius-i eskainia dago. Lobata epitetoak, lobulu formakoa, lobulutan zatituta, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Arrhenia spathulata delakoarekin nahas daiteke, honek kolore zurbilagoa du. Arrhenia auriscalpium-en oina, mintz baten bidez elkartzen da kapelarekin.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Bakarrik edo talde txikitan. Zohikaztegietan eta mendiko zingiretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Islandia, Svalbard uhartedia, Europa, Errusia.[4]

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Arrhenia lobata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu