Arrese etxea (Corella)

Artikulu hau Nafarroako Corella udalerrian dagoen eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrese etxea».

Arrese etxea edota Arresetarren etxea Nafarroako Corella udalerrian dagoen jauregi eta museo bat da. Herrigunean dago, San Migel elizaren alboan eta Vallejo kalea eta San Migel kalearen arteko izkinan. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

Arrese etxea
Kultura ondasuna
Arrese etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaKorella
Koordenatuak42°06′50″N 1°47′15″W / 42.1138°N 1.7874°W / 42.1138; -1.7874
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0006961

Historia aldatu

Agramondar familietako bat zen Peraltatarren jabetzakoa zen, baina XVII. mendean jabez aldatu zen, Agustín Sesma Sierraren jabetzara igaroz, Corella merkatari garrantzitsuenetakoa eta udalerri honetako Kateen etxea edo Sesmatarren etxearen jabea ere bazena.

XVIII. mendearen amaiera Arteta familiaren eskuetara iragan zen, Jose Luis Arrese jaunarekin ezkondutako Maria Teresa Sáenz de Heredia Artetaren arbasoak. Gaur egun, eraikina aurrekoen hiloba den Jose Miguel Arrese jaunaren jabetzakoa da.

Eraikina aldatu

Barnealdean, Arrese etxeak margolan eta eskultura bilduma garrantzitsua gordetzen du, izan ere, Jose Luis Arrese jauna eta Maria Teresa Sáenz de Heredia anderea artelan zaleak ziren.

Bitxikeria gisa eta udalerria eremu euskaldunean egon ez arren, eraikinaren izkinako armarriak euskarazko esaldi hau zizelkatua du: Jaungoikoa etxe-ontako jaunada.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa