Arrautza frijitua arrautza oskola apurtuta (ohikoena oiloarena), gorringo eta zuringoak nahastu gabe biak oliotan frijituta egiten den janaria da. Herrialde askotan ohikoa da gosari gisa. Euskal Herrian ohikoagoa da patata frijituekin edo xingarrarekin jatea, askotan plater konbinatu baten baitan.

Arrautza frijitu
janari eta jaki
Materialakoilo-arrautza
Osagaiakoilo-arrautza

Egokiena da apurtu behar dugun arrautza ez egotea oso hotz, hozkailutik atera berri, baizik eta 10-20 °C artean. Olioa oso bero egon behar du, 120 °C inguru. Gatza bota ohi zaio, eta hobeto da frijitu ondoren egitea, ez lehenago. Olioa gainean bota eta, ondoren, arrautza zartaginetik ateratzeko bitsadera bat erabili ohi da.

Kanpo estekak aldatu