Arratzua[1] Arabako udalerri ohi bat da, Ubarrundiarekin batera 1920ko hamarkadan Arratzua-Ubarrundia osatu zuena.

Izena aldatu

Arratzua izenaren amaierako –a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Arratzua, Arratzuarekin, Arratzuan...; baina Arratzuko, Arratzutik, Arratzura... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Arratzu maitea, Arratzu osoan, gure Arratzu hau...[1]

Osaera aldatu

Bost herrik osatzen zuten, bi kuadrillatan banatuta: Goikoa (Arroiabe, Mendibil, Dura) eta Behekoa (Arzubiaga eta Zurbao), baita Eskalmendiko errota ere. Gasteizko udalerrian dauden Lubinao eta Uribarri Arratzua herriek ere historikoki zerikusia izan dute Arratzurekin.

Arratzuak 15,5 km² zituen. Ubarrundiarekin bateratzean, 550 bizilagun zituen.

Historia aldatu

Herriaren izena lehenengoz 934ko dokumentu batean ageri da, Harhazua formarekin. Erdi Aroan, aipatu bost herriek izen bereko ermandadea sortu zuten, berritze administratiboekin udalerri bihurtu zena. Mendozako kuadrillako nahiz Infantadoko dukearen menpean egon zen. Ermandadearen Batzarrak eta artxibategia Arzubiagan ziren. Komuneroen gerran zein Gerra Karlistetan borrokaldien leku izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.