Arrandale Intelen mikroprozesagailu baten klabezko izena da, mobile Intel Core i3, i5 eta i7 bezala merkaturatzen dena. Idaztokiko Clarkdale prozesagailuarekin estuki lotua dago: biek erabiltzen dute 32 nanometroko Westmere bertsioan oinarritutako nukleo bikoitza, Nehalem mikroarkitekturaren sinplifikazioa dena, eta biek dituzte grafiko integratuak, baita PCI Express eta DMI loturak ere.

Arrandale mobile Intel Core 2, Celeron eta Pentium Dual Core prozesagailuetan erabiltzen den Penryn prozesagailuan oinarritutako 45 nanometroko Intel Core mikroarkitekturaren oinordekoa da. Penrynek ohi ipar zubi eta hego zubi bat erabiltzen dituen bitartean, Arrandalek jada baditu ipar zubiaren osagai nagusiak, memoria kontrolagailua, PCI Expressa kanpo grafikoetarako, grafiko integratuak eta DMI konektorea direnak, hala, beraz ipar zubi banandurik edo Lynnfield bezalako grafiko diskretorik gabeko sistema konpaktuagoak eraikitzea posible delarik. Arrandalen prozesagailu paketeak bi die, 32 nanometroko benetako prozesagailua I/O konektoreekin eta 45 nanometroko grafiko kontrolagailua memoria interfazarekin ditu.

Arrandale 2010eko urtarrilak 7an merkaturatu zen, urte horretako Consumers Electronic Shown.

Kanpo estekak aldatu