Aron Baynes

saskibaloi jokalari australiarra

Aron Baynes, (Gisborne, (Zeelanda Berria), 1986ko abenduaren 9a) Zeelanda Berrian sortutako saskibaloi jokalari australiarra da, eta pibot postuan jokatzen du.

Aron Baynes

Bizitza
JaiotzaGisborne eskualdea1986ko abenduaren 9a (37 urte)
Herrialdea Australia
 Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaWashington State University (en) Itzuli
Cairns State High School (en) Itzuli
Mareeba State High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Ikaros Chalkidas B.C. (en) Itzuli2010-2011
Union Olimpija2012-2013
Austin Spurs (en) Itzuli2013ko otsaila-2013
San Antonio Spurs2013ko urtarrila-2015
EWE Baskets Oldenburg (en) Itzuli2010-2011
BC Rytas (en) Itzuli2009-2010
Detroit Pistons2015-2017
Boston Celtics2017-2019
Australia men's national basketball team (en) Itzuli-
Phoenix Suns2019-2020
Washington State Cougars men's basketball (en) Itzuli2005-2009
Toronto Raptors2020-
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
pibota
Kirol zenbakia12
Pisua110 kilogramo
Altuera208 zentimetro

Twitter: aronbaynes Instagram: houseobayne Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Baynes Australiako Kirol Institutuan trebatu zen 2005-2009 bitartean, AEBko College Txapelketan eta Washington State Cougars-en sartu aurretik.

Ibilbide profesionala aldatu

Lietuvos Rytas (2009-2010) aldatu

2009an NBAko aurreikuspenetan aukeratua izan gabe, Los Angeles Lakers taldearekin fitxatu zuen Udako Ligan parte hartzeko.

2009ko udazkenean, bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen Lietuvos Rytasekin.

EWE Baskets Oldenburg (2010-2011) aldatu

2010eko uztailean, bi urteko kontratua sinatu zuen EWE Baskets Oldenburgekin, Alemanian; 40 partidatan, 6,8 puntu eta 3,7 errebote ditu partidako. 2011ko ekainean, Oldenburg utzi zuen.

Ikaros Kallitheas (2011-2012) aldatu

2011ko abuztuan, Greziako Ikaros Kallitheas klubarekin sinatu zuen 2011-2012 denboraldirako.

Union Olimpija (2012-2013 urtarrila) aldatu

2012ko abuztuaren 1ean, Esloveniako Union Olimpijarekin sinatu zuen. 2013ko urtarrilaren hasieran, Olimpika utzi zuen bere karrera NBAn jarraitzeko.

San Antonio Spurs (2013-2015 urtarrila) aldatu

2013ko urtarrilean, San Antonio Spurs taldearekin bat egin zuen NBAn. NBAko bigarren partidan, 7 puntu lortu zituen; 9 errebote hartu, eta blokeo bat egin zuen Charlotte Bobcats-en aurka 102-78ko garaipenarekin. Spursek Austin Torosera bidali zuen D-Leaguera. Lehen aldiz izan zen Los Angeles Lakers titular, Los Angeles Lakersen aurka 2013ko Playoffeko 1. jardunaldiko 4. partidan, eta defentsa Dwight Howard-en aurka egin behar izan zuen.

2013ko abenduaren 1ean, Austin Toros D-Leaguera bidali zuten. Hurrengo egunean, Spurs taldera itzuli zen. Abenduaren 8an, ostera, Torosera itzuli zuten, eta hurrengo egunean, berriro, Spursek ekarri zuen.

Detroit Pistons (2015-2017) aldatu

2015eko uztailaren 3an, Detroit Pistons-ekin 3 urterako kontratu bat sinatu zuen 20 000 000 dolarrekoa.

Boston Celtics (2017-2019) aldatu

2017ko uztailaren 19an, urtebeteko kontratua sinatu zuen Boston Celticsekin, 4.300.000 dolarrekoa.

Phoenix Suns (2019-2020) aldatu

2019ko ekainaren 21ean, Phoenix Sunsera eskualdatu zuten[1].

Toronto Raptors (2020-2021) aldatu

Toronto Raptors-ekin sinatu zuen bi urteko eta 14,3 milioi dolarreko kontratua[2]. 2021eko udan, Baynesek Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Australiako taldearekin eta lepoan zauritu zen, nerbio-kalte batekin, gutxienez, denboraldi batez jokatu ezinik edukiko duena. 2021eko abuztuaren 4an, Raptors-ek kaleratu egin zuen[3][4].

Sariak aldatu

NBA aldatu

Selekzio nazionala aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (zilarrezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[5][6].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
gizonezkoa[7].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

«Aron Baynes» Wikipedia (Ingelesez)