Arnaitz Fernandez

nafar fisikari, meteorologo eta telebista aurkezlea

Arnaitz Fernandez Elias (Iruñea, 1995eko abenduaren 16a) nafar fisikari, meteorologo eta telebista aurkezlea da.[1]

Arnaitz Fernandez
Bizitza
JaiotzaIruñea1995eko abenduaren 16a (28 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, meteorologoa, telebista-meteorologoa eta zientzia-dibulgatzailea

Twitter: Armeteo Instagram: arnaitzfdez LinkedIn: arnaitz-fernandez-293a25ba Edit the value on Wikidata

Iruindarra jaiotzez, Txantrea auzokoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika ikasi zuen. Unibertsitate ikasketak amaitu aurretik, zientzia dibulgatzen hasi zen sare sozialetan eta Euskal Herriko zenbait hedabidetan: Euskalerria Irratian, Euskal Irrati Telebistan eta Navarra Televisiónen, besteak beste.[2]

2021ean Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Nafarraren saria eman zion.[3]

2021eko ekaina eta 2022ko uztailaren 29 bitartean Radiotelevisión Españolako La 1 eta Canal 24 horas telebista kateetako albistegien eguraldiaren tartea aurkeztu zuen.[3][4] 2022ko abuztuaren 11z geroztik ETB2 Eguraldia saioa aurkezten du, Ana Urrutiaren lekukoa hartuz.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Perez, Ander. (2020-05-10). «Arnaitz Fernandez. Meteorologia dibulgatzailea: "Igogailuan, eguraldiaz galdetzen didatenean, gogoa izaten dut isobara mapa ateratzeko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  2. Tubia, Iker. (2019-01-15). «Atzekoz aurrera. Arnaitz Fernandez. Meteorologia dibulgatzailea: «Sentsazionalismo pixka bat badago meteorologian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. a b Ilintxeta, Reyes. (2021-11-15). «Arnaitz Fernandez meteorologoak jaso du Gazte Nafarraren saria» Euskalerria Irratia (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  4. a b (Gaztelaniaz) Torija, Miriam. (2022-08-11). «El navarro Arnaitz Fernández se estrena como nuevo hombre del tiempo de la ETB» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak aldatu