Armeria zubia (Tolosa)

Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubi bat da, Euskal Herrian.

Armeria zubia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen altzairuzko oinzubi bat da.

Armeria zubia (Tolosa)
Kokapena
Koordenatuak43°08′20″N 2°04′14″W / 43.139006°N 2.070522°W / 43.139006; -2.070522
Map

Kokalekua aldatu

Oria ibaia zeharkatzen du, Andre Mariaren elizaren atzealdean dago, Tolosako Alde Zaharra eta ibaiaren eskuinaldeko sahiesbidea elkartuz.

Historia aldatu

1997an Injelan S.L. enpresako I. Laskurain eta M. Gisasola ingeniariek proiektatu zuten eta 41.477.922 pezetako aurrekontua izan zuen[1].

Antzina, leku honetan bertan Zubiberria zeritzon zubi bat bazen, Andre Maria elizaren atzealdetik hurbil. 1672an Errege Armategia eraiki baina lehenxeagotik eraiki zen, Arrameleko San Joango zelaietatik arma-fabrikara sarbide zuzena izateko helburuz.

1750ean harriz zaharberritua izan zen, gainera arku berria eta karelak gehitu zitzaizkion. Gerora zubiaren nahiz bere desagerpenaren erreferentzien berririk ez dago.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu