Arlas (Azkoien)

Azkoiengo herri hustua, Nafarroa Garaian

Arlas[1][a] Argako Erriberako Azkoien udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erriberagoiena eskualdean. Gaur egun, benta bat da, eta Arlasko benta izenpean ezagutzen da.

Arlas
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErriberagoiena
UdalerriaAzkoien
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaArlas
Posta kodea31350
Herritarraarlastar
Geografia
Koordenatuak42°21′37″N 1°45′39″W / 42.36023054°N 1.76094634°W / 42.36023054; -1.76094634
Garaiera301 metro
Distantzia57,9 km (Iruñetik)
Demografia

XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Azkoiengo Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak arlastarrak ziren.

Izena aldatu

Arlas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Arles (1001)
  • Arlas (1056)
  • Arlaz (1087)
  • Arllas (1110)
  • Arlas (1802)
  • Arlas (1996)

Historia aldatu

XI. eta XII. mendeetan, batez ere, muga-barruti garrantzitsu baten erdigunea izan zen. Orti Santxitzen esku utzi zen, Gartzia IV.a Santxitzen mende, Gartzia Semenoitz eta Eneko Santxitzen esku, Antso IV.a Gartzeitzen mende, eta, ondoren, Gartzia Santxitz (1086), Orti Lopitz (1091-1110) eta Piarres Ezkerraren (1144-1158) esku. XII. mendearen bigarren erdialdean Iratxeko monasterioak eta Orreagako Santa Mariak jabetzak izan zituzten. Hiribildua Gartzia IV.a Santxitzek Estefania Foixkoa emazteari arrasaldar gisa emandakoen artean dago.

Bere Andre Maria eliza Montearagongo abadian sartu zuten XI. mendearen amaieran; Gartzia V.a Ramiritz erregeak Iruñeko katedralera itzuli zuen 1137an, baina berriz ere Montearagoni esleitu zioten, harik eta Fernando Aragoikoa infanteak Pedro Cristoforo Antso VII.a Azkarraren kantzilerrari eman zion arte 1205ean. 1268an, dirudienez, Azkoiengo abadia edo elizari atxikita zegoen.

XIII. mendearen amaieran despopulatu bide zen, agian izurrite baten ondorioz.

Oharrak aldatu

  1. /áɾlas/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Arlas - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu