Arkansas (ibaia)

Arkansas ibaia» orritik birbideratua)

Arkansas ibaia (ingelesez: Arkansas River) Mississippi ibaiaren ibaiadar nagusietakoa, Coloradoko mendietan jaio (Estatu Batuak), Denverretik mendebaldera, eta Kansas, Oklahoma, Texas eta Arkansas estatuak zeharkatzen dituena.

Arkansas (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.364 km
Geografia
Map
Koordenatuak39°15′30″N 106°20′38″W / 39.2583°N 106.3439°W / 39.2583; -106.3439
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Colorado
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera505.000 km²
Arro hidrografikoaArkansas River basin (en) Itzuli
Ur-emaria240 m³/s
IturburuaEast Fork Arkansas River (en) Itzuli eta Tennessee Creek (en) Itzuli
Bokalea
()
Mississippi ibaia

Muga gisa erabili zen Espainiarekin —eta ondoren, Mexikorekin— 1819an Espainiak eta Estatu Batuek sinatutako mugen ituna (Adams-Onis ituna) betez.

Ahoskera aldatu

Toponimoaren ahoskera eskualdez eskualde aldatzen da. Ibulguaren goialdean, batez ere Kansasen eta ekialdeko Coloradon, ɑrˈkænzəs ahoskatzen dute.[1] Baina, erdialdeko Coloradon, Oklahoman eta Arkansasen bertan ˈɑrkənsɔː ahoskatzen dute, Arkansas 1881ean estatu bilakatu zenetik duen ahoskatze bera.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Random House Dictionary
  2. Stewart, George R.. (1967). Names on the Land. Houghton Mifflin Company, 335–340 or..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.