Arizona Wildcats (euskaraz: «Arizonako basakatuak»), bere egoitza Arizona estatuko hiririk garrantzitsuenetako bat den Tucsonen duen Arizonako Unibertsitatearen kirol taldea da. Wildcatsek NCAAk antolatutako unibertsitate lehiaketetan parte hartzen dute eta Pacific-12 Conference konferentziako kide dira.

Arizona Wildcats
Datuak
Motauniversity and college sports club (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
LigaNCAAko lehen maila
EstadioaArizona Stadium (en) ItzuliTucson
32°13′44″N 110°56′56″W / 32.2289°N 110.9489°W / 32.2289; -110.9489
 56.037
Osatuta
webgune ofiziala
Twitter: AZATHLETICS Musicbrainz: a8edf8ab-654c-4c35-b940-cb4f72e708fb Edit the value on Wikidata

Kirolak aldatu

Wildcatsek honako kirol hauetan parte hartzen dute.

Gizonezkoak

Emakumezkoak

 
Arizona Stadiumaren barnealdea.

Saskibaloia aldatu

Saskibaloi egitaraua unibertsitate honetako arrakastatsuenetako bat da Lute Olson taldeaz 1983an arduratu zenetik. 2007 arte, taldeak, 20 garaipen edo gehiagoko boladak izan ditu 20 denboraldiz jarraian, NCAAko torneoan 23 aldiz agertuz, eta Final Fourrean 1988, 1994, 1997 eta 2001ean. 1997an txapelketa irabazi zuen ordurarte azken txapelduna zen Kentucky Wildcats taldea garaitu ondoren.

Wildcats taldeko 35 jokalarik NBAn jokatzea lortu dute, horietako 11 gaur egun jokatzen ari direlarik, horien artean Damon Stoudamire, Mike Bibby, Andre Iguodala eta Gilbert Arenas nabarmen daitezkeelarik.

Beisbola eta softbolla aldatu

Beisbolean, Wildcatsek titulu nazionala 1976, 1980 eta 1986an irabazi zuten, eta softbolean emakumezkoetan zazpi aldiz.

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu