Arizona Baby (taldea)

Arizona Baby Espainiako Valladolid hiriko rock talde bat da. 2003an sortu zen, taldea Javier Vielba (ahotsa eta gitarra), Rubén Marrón (gitarra) eta Marcos Úbeda (bateria) musikariek osatzen dute. Gaur egun 2009an argitaratu zuten Second to none euren bigarren diskoa Espainian zehar doan biran aurkezten ari dira, Euskal Herrian ere jo izan dutelarik. Talde honetako ezaugarri estetiko nagusiena bere taldekideek daramaten ile eta bizar luzeak dira. Ingelesez abesten dute.

Arizona Baby
Datuak
JatorriaEspainia Valladolid, Espainia
Musika motaRock akustikoa
Urteak2003-gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Subterfuge Records
Taldekideak
Javier Vielba
Rubén Marrón
Marcos Úbeda
Informazio gehigarria
http://www.myspace.com/arizonababyrocks
MySpace: arizonababyrocks Musicbrainz: 2c63d489-2d92-4b18-953b-eeb8b89fac6c Songkick: 1985873 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Arizona Baby 2003an Valladolid hirian sortu zen, 2005. urtean euren lehenbiziko diskoa den Songs to sing along auto-argitaratzea erabaki zuten. Denboraldi batez London hirian bizitzen egon eta nazioarteko hainbat musika jaialdietan parte hartu ondoren, euren egite ona eta bereziki zuzeneko emanaldi boteretsuei esker hautsak harrotu eta oihartzun handia sortu zuten.

2009 urtetik aurrera estatuko musika jaialdi ugariren karteletan agertu izan ohi dira (Sonorama, Ebrovisión, etab) eta etorkizun bikainenetakoa duten espainiar taldeetako bat bilakatzen dira. Azkenik 2009ko urrian eta Subterfuge diskoetxearen laguntzaz euren bigarren diskoa plazaratu zuten. Lau urteko lanaren emaitza Second to none diskoan islatzen da. Paco Locok ekoiztua eta New York hirian Nathan Jamesek masterizatua, diskoak kazeta adituaren kritika onak jaso dituen.

Bitxikeriak aldatu

  • 2009ko ekainean Musika Eguneko ospakizunetan parte hartu zuten. Horretarako L.A. mallorcar taldearekin batera Gossip taldearen "Standing in the Way of Control" abestiaren bertsio bat grabatu zuten, abesti hau "El País" egunkariaren webgunearen bidez banatu zen eta gerora baita Rockdeluxe aldizkariak burututako musika bilduma batean ere.

Diskografia aldatu

Bideoklipak aldatu

Kanpo estekak aldatu