Ariel Sharon (hebreeraz: אֲרִיאֵל שָׁר‏וֹן‎, arabieraz: أرئيل شارون‎, Ariʼēl Sharōn; Kfar Malal, 1928ko otsailaren 26a - Tel Aviv, 2014ko urtarrilaren 11) israeldar politikari eta militarra izan zen. Lehen Ministroa izan zen 2001eko martxotik 2006ko apirilera arte, nahiz eta 2006ko urtarrilaren 4tik aurrera, Ehud Olmert Lehen Ministrordeak postua hartu zuen, Sharonek odol isuri handia izan zuelako. Handik aurrera, koman egon zen, 2014ko urtarrilean hil zen arte[1].

Ariel Sharon

Ahotsa
Minister of Religious Services (en) Itzuli

2003ko otsailaren 28a - 2003ko abenduaren 31
Komunikazio ministro

2003ko otsailaren 28a - 2003ko abuztuaren 17a
Minister of Health (en) Itzuli

2002ko maiatzaren 23a - 2002ko ekainaren 3a
11. Israelgo Lehen Ministroa

2001eko martxoaren 7a - 2006ko apirilaren 14a
Ehud Barak - Ehud Olmert
Kanpo Arazoetako ministro

1998ko urriaren 13a - 1999ko ekainaren 6a
David Levy (en) Itzuli
Minister of Energy (en) Itzuli

1996ko uztailaren 8a - 1999ko uztailaren 6a
paper zorrorik gabeko ministro

1983ko otsailaren 14a - 1984ko irailaren 13a
Defentsa ministro

1981eko abuztuaren 5a - 1983ko otsailaren 14a
Nekazaritza eta Landa Garapeneko ministro

1977ko ekainaren 20a - 1981eko abuztuaren 5a
Knesseteko kide

1977ko ekainaren 13a - 2006ko apirilaren 17a
Knesseteko kide

1974ko urtarrilaren 21a - 1974ko abenduaren 23a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakאריאל שיינרמן
JaiotzaKfar Malal (en) Itzuli1928ko otsailaren 26a
HerrialdeaPalestinako Britainiar Mandatua  (1928 -  1948ko maiatzaren 14a)
 Israel  (1948ko maiatzaren 14a -
Lehen hizkuntzahebreera
HeriotzaRamat Gan2014ko urtarrilaren 11 (85 urte)
Hobiratze lekuaGiv'at ha-Kalaniyot (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Margalit Sharon (en) Itzuli  (1954 -  1962)
Lily Sharon (en) Itzuli  (1963 -  2000)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Tel Aviv University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
hebreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Lantokia(k)Jerusalem eta Havat Shikmim (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraHagana
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakSuezko krisialdia
Sei Eguneko Gerra
Yom Kippurreko Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Higadura Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Kadima (en) Itzuli
Likud
Shlomtzion (en) Itzuli

IMDB: nm0788956 Find a Grave: 123124947 Edit the value on Wikidata

Bere ibilbide politiko luzean zehar, bai Israelen, bai kanpoan, polemikak piztu zituen. Israelen segurtasuna ahuldu gabe, bakea lortzen ahalegintzen zen lidertzat jotzen zuten aldekoek. Israeldar askoren iritziz, borroka latzetan herrialdea defendatu zutenetakoa izan zen. Palestinar frankorentzat, berriz, 1982an Beirut inguratu zuen odolzalea eta Sabra eta Xatila sarraskiaren erantzulea zen[2].

Bizitza aldatu

1948an eratu zenetik, Israelgo armadako komandantea izan zen. 1953an 101 unitatea sortu zuen, palestindar fedajinen aurkako errepresalia operazioak egiteko. Suezko krisialdian (1956-1957), Sei Eguneko Gerran (1967) eta Yom Kippur Gerran (1973) parte hartu zuen. 1982an, Menahem Beginen gobernuko Defentsa ministroa zela, Libanoko inbasioa zuzendu zuen. 1982ko irailean gertatutako Sabra eta Xatila sarraskiaren ardura izatea leporatu zitzaion[3]. 1983an, Kahan komisioak "zeharka" eta "pertsonalki" erantzulea zela ebatzi zuen, nahita axolagabe jokatu baitzuen. Horren ondorioz, Defentsa ministro kargua utzi zuen. Nolanahi ere, Likud alderdiaren barnean politiko nabaria izanik, hurrengo kabineteetan ministro izaten segitu zuen.

1999an, Benjamin Netanyahuren porrotaren ostean, alderdiburu izendatu zuten. 2000eko irailean Meskiten Zelaigunera egin zuen bisitak Bigarren Intifada eragin zuen. 2001ean lehen ministro hautatu zuten. Kargua hartu ondoan Zisjordaniako mugako harresia eraikitzen hasi zen, nazioarteko komunitatearen kritikei jaramonik egin gabe. Baina Gazako zerrendatik erretiratzeko plana aurkeztu zuenean, alderdikide ugarik kritikatu eta Israel saldu izana leporatu zioten. Azkenean, 2005eko azaroan Sharonek Likud alderdia utzi eta Kadima izenekoa sortu zuen. 2006ko urtarrilean, istripu zerebrobaskular larria izan zuen, eta koma egoeran geratu[2]. Alderdi berriak, Ehud Olmert buru zuela, 2006ko hauteskundeak irabazi zituen.

Ariel Sharon Tel Aviven hil zen, 2014ko urtarrilaren 11n.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.