Argiaren teoria korpuskular

Argia partikulaz edo korpuskuluz osaturik dagoela dioen teoria. I. Newton izan zen teoria honen defendatzaile nabarmenetako bat.

Argiaren teoria korpuskularra Isaac Newtonek 1704an argitaraturiko Opticks liburuan azaltzen den teoria da, non argia korpuskuluz (elementu oso oso txikiak) eratuta dagoela asumitzen den. Newtonen ustetan materia arrunta korpuskulu haundiagoz eratuta dago, eta hortik bere espekulaketa: "Are not gross bodies and light convertible into one another; and may not bodies receive much of their activity from the particles of light which enter into their composition? The changing of bodies into light, and light into bodies, is very conformable to the course of Nature, which seems delighted with transmutations." [1] "Ez al dira gorputz osoak eta argia bata bestean trukakor; eta ez dute ba gorputzek bere aktibitatearen asko beraietan sartzen diren argiaren partikuletatik jasotzen? Gorputzen argiatan aldaketa, eta argia gorputzetan, naturaren ibilbidearekin bat dator, poz-pozik baitago transmutazioekin".

Teoria honek argiaren ezaugarri asko azaltzen ditu, batez ere efektu fotoelektrikoa. Hala ere, beste efektu asko ezin ditu azaldu, esaterako difrakzioa eta interferentziak. Argiaren uhin teoriak ordezkatu zuen, elektromagnetismoaren atal bat, azkenean mekanika kuantikoak biak ordezkatu arte.

Erreferentziak aldatu

  1. Helge Kragh, "Fin-de-Siècle Physics: A World Picture in Flux" in Quantum Generations: A History of Physics in the Twentieth Century (Princeton, NJ: Princeton University Press, 1999.

Kanpo estekak aldatu