Aretxabaleta (Gasteiz)

Arabako kontzejuak

Aretxabaleta Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 554 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz erdigunetik bi kilometrora dago hegoaldeko norabidean. Gaur egun hiriaren baitan integraturik dago, inguruan eraiki zuten auzo berriaren eraginez.

Aretxabaleta
 Euskal Herria
Aretxabaleta 2008. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′55″N 2°40′21″W / 42.831944°N 2.6725°W / 42.831944; -2.6725
Demografia

Hirigintza aldatu

Gasteizko 2000ko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak Aretxabaleta eta Gardelegiko lurretan auzo berri bat eraikitzea aurreikusi zuen, Aretxabaleta-Gardelegi izenekoa hain zuzen. Auzo berriak 813.850 metro koadro bete zituen eta 2.210 etxebizitza berri eraikitzeko asmoa zegoen, horietatik 188 familiabakarreko isolatuak, 416 familiabakarreko atxikiak eta 1.455 babes ofizialekoak[1].

Auzo berriaren hiritartze lanak 2008an hasi ziren, eta 2012. urterako jadanik etxebizitzak eraikitzen hasita zeuden.

 
Aretxabaletako auzo berriaren urbanizazioa, 2013. urtean

Demografia eta biztanleria aldatu

Aretxabaletako biztanleria

Jaiak aldatu

Aretxabaletak ekainaren 24ean ospatzen ditu jaiak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa