Arellano

Nafarroa Garaiko udalerria


Arellano[4] ([aɾeʎano]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadekoa. Iruñetik 58 kilometrora dago. 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Arellano
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arellanoko Herriko Plaza eta elizaren ikuspegia.

Bandera

Arellanoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arellano
AlkateaPedro Luis González Castillo
(Untzizu[1], indep.)
Posta kodea31263
INE kodea31030
Herritarraarellanoar
Geografia
Koordenatuak42°36′22″N 2°02′49″W / 42.606111111111°N 2.0469444444444°W / 42.606111111111; -2.0469444444444
Azalera16,8 km²
Garaiera642 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria159 (2023:  3)
alt_left 72 (%45,3)(2019) (%53,5) 85 alt_right
Dentsitatea9,46 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 23,9
Ugalkortasuna[2]‰ 26,32
Ekonomia
Jarduera[2]% 75 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 7,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 13,90 (2018: %6,37)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villadearellano.org

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean kokatzen da, N-122 errepidea Lizarra-Andosilla norabidea hartu eta gero.

Arellanok Deikaztelurekin egiten du muga iparralde, ekialde eta hegoaldean, eta Arroitzekin mendebaldean. Herria bi zatitan banatzen da, goiko eta beheko auzoak. Goiko auzoa Erdi Aroko antzinako herriaren gunea da, elizaren inguruan antolaturiko kale estu eta aldapatsuekin. Beheko auzoa ondorengo mendeetan eraiki zen eta kaleak, oro har, zabalagoak dira.

Klima eta landaredia aldatu

Arellanoko klima mediterraneoa da, dena den, zenbat eta iparralderago egin, tenperatura gutxitu eta prezipitazioak handitu egiten dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60-80 dira herrigunean, eta 100 udalerriaren iparraldeko gune menditsuagoan.

Landaredia mediterraneoa da oro har, eta azpimediterraneoa iparraldean. Ametzak eta arteak dira zuhaitzik ugarienak, eta gizakiaren eragina izan baino lehen, udalerriaren gehiena estaltzen zuen, ustez.

Demografia aldatu

Arellanoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %14,80 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika aldatu

Alkateak aldatu

2003-2007 Pedro Luis González Castillo Untzizu
2007-2011 Pedro Luis González Castillo Untzizu
2011-2015 Pedro Luis González Castillo Untzizu

Udal hauteskundeak aldatu

Azken urteetan Arellanoko alkatea Untzizu elkarte independenteko (AIU, Agrupación Independiente Untzizu) Pedro Luis González Castillo da. 2007an AIUk aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bi boto zuri izan ziren (%1,47), eta baliogabeko botoak bost (%3,55). Abstentzioa %16,57koa izan zen.

Arellanoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Santiago Garro Bengoetxea (AIU) 80 Bai
Santiago de Goñi Busto (AIU) 78 Bai
Pedro Luis González Castillo (AIU) 78 Bai
Jose Ignacio Ibañez Bengoetxea (AIU) 69 Bai
Ismael Busto Lukin (AIM) 45 Bai

2011n Untzizu izan zen zerrenda bakarra; 4 hautagaiak zinegotzi bihurtu ziren eta González Castillok segitzen du alkate.

Udaletxea aldatu

Udaletxea Parrako plazan dago, eta eraikinak laukizuzen itxura dauka. Erabilera anitzeko egiturak hiru solairu dauzka. 1990eko hamarkadan berrikuntza lanak egin ziren Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 23,6 milioi pezeta gastatu ziren. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Parrako Plaza z/g

Euskara aldatu

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arellano eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,41ek zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batera.

Zerbitzuak aldatu

Arellano Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da. Eta horrez gain, "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea ere bada.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Untzizuko Ama Birjinaren baseliza.

Arellanoar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa