Artikulu hau Eguesibarko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ardatz».

Ardatz edo (Itzagaondoko Ardatzetik bereizi behar denean) Ardatz Eguesibar[1] Eguesibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 90 biztanle zituen.

Ardatz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEguesibar
Administrazioa
Posta kodea31192
Geografia
Koordenatuak42°48′21″N 1°33′26″W / 42.805833333333°N 1.5572222222222°W / 42.805833333333; -1.5572222222222
Garaiera629 m
Demografia
Biztanleria74 (2020:  1)
Fitxategi:Ardatz.jpg
Ardatz 20-9-14

Inguru naturala eta kokalekua aldatu

Ardatz, Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean dago, Eguesibargo hiriburutik hegoaldera. Ipar-mendebaldean Gorraizekin, iparraldean Eguesekin, ekialdean Azparekin eta mendebaldean Sarrigurenekin egiten du muga.

Historia aldatu

XIII. mendeko dokumentuek ez dute argi uzten Ardatz Eguesibar edo Aranguren ibarko herria zen. Nahiz eta jaurerria izan zen, herritar kapare asko zituen. XIX. mendearen erdialdera arte herria Eguesibarrak izendaturiko diputatuak eta herritarrek artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten.

XIX. mendearen amaieratik biztanleria asko jaitsi da.

Demografia eta biztanleria aldatu

Ardanazko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
51 64 72 73 68 79 85 90

Ondarea aldatu

  • San Vicente eliza: XIII. mendean eraiki zen. Parrokiak nabe bakarra eta aurrealde laua dauka. Alboetako kaperak eliza eraikitzearekin batera egin ziren baina gaur egungo egitura gehiena ondorengo birmoldaketen ondorioa da. Bi erretaula ditu, bata nagusia, San Vicenteren omenezkoa eta bestea elizaren albo batean kokatua Santa Katalinari eskainia.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Ardanazko herriko jaiak irailaren 8an ospatzen dira San Vicenteren omenez.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: «Ardatz», Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa