Arberoa ikastola

Arberoako ikastola» orritik birbideratua)

Arberoa ikastola Nafarroa Behereako ikastola bat da. Donamartiri herrian dago kokatuta. Arberoa eskualdeko haurrak biltzen ditu.

Arberoa ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaArberoa
UdalerriaDonamartiri
Koordenatuak43°20′34″N 1°11′55″W / 43.342751°N 1.198698°W / 43.342751; -1.198698
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2012ko irailaren 1a
Kontaktua
HelbideaBourg 64640 Saint-Martin-d'Arberoue
Webgune ofiziala

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Historia aldatu

2008an sortu da, lehenik Hazparneko Ezkia ikastolari loturik, eta ondotik bere itun propioa izanez.

Pedagogia aldatu

Ikastola Seaskaren hezkuntza proiektuan kokatzen bada ere, hastapenetik gogoeta berezi bat eraman du Indarkeria eza eta lankidetzazko ikaskuntzari buruz. Hainbat proiektu esperimentatuz.[1]

2018an, ikastolan grabatutako Lepe Arberoan, komunikazio ez bortitza bizitzen dokumentala plazaratu zuen Itziar Bastarrika Madinabeitiak.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  2. SLU, Herritar Berri. (2018-03-22). «Arberoan komunikazio ez bortitzak egituratzen du ikastolaren dinamika osoa» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).

Kanpo estekak aldatu