Arbaso elkartea Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzeko elkartea da. Durangon sortu zuten 1995. urtean Xanti Illarramendik eta Bernat Vidalek. Euskal Herriko artisautza tradizionalarekin zerikusia zuten ongibideak zituzten artisuak batzeko helburuarekin jaio zen Arbaso. Izaera ezberdin bat eman nahi izan zioten, izaera nazionala, alegia. Egun Euskal Herriko artisautza elkarterik handiena da, ehun bat tailer biltzen baititu Hegoalde eta Iparraldekoak.

Euskal Denda aldatu

Urtero abenduko zubian Arbasok Durangon antolatzen duen artisautza azoka da. Euskal Herri osoko 70 artisau eta stand inguru egoten dira. Durangoko Merkatu Zaharrean izaten da eta lau bost eguneko iraupena izaten du. Egun, Euskal Dendan Euskal Herriko artisautza azokarik garrantzitsuena da.

Kanpo estekak aldatu