Arathorn II.a, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Iparraldeko Dunedainen hamabosgarren kapitaina. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2873. urtean jaio zen eta Aradorren semea da.

Arathorn II.a, zakarra eta zorrotza zen, baina baita buruzagi noble bat eta borrokatzeko abilezia handiduna ere. Bere arbasoak bezala, Rivendelen hazi zuen Elrondek. Arathornek, oraindik gazterik, Aranarthen ondorengoa zen Gilraenekin ezkontzea eskatu zuen. Gilraenen aita Dirhael, hasiera batean, ezkontzaren aurka agertu zen arren, Arathorn gazterik hilko zela aurreikusten baitzuen, bere emazte Ivorwenen erabakia nagusitu zen ezkontza hori onartzeko, honek, biak ezkonduz gero, gizakien itxaropena izango zena bertatik jaioko zela aurreikusi baitzuen.

Arathorn, Iparraldeko Dunedainen Kapitain bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2930. urtean, bere aita, muinoetako trollek harrapatu zutenean. Kargu honetan, hiru urte baino ez zituen eman, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2933. urtean, Elladan eta Elrohirrekin orkoen aurka borrokan ari zela, begian gezikada bat jasota hil baitzen.

Arathorn II.a hirurogei urtez bizi izan zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Aragorn II.a izan zen, garai horretan bi urte baino ez zituena eta, etorkizunean, Elessar erregea bihurtuko zena.


Aurrekoa
Arador
Iparraldeko Dunedainen Kapitana
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2930-2933
Ondorengoa
Aragorn II.a