Arantza Ozaeta Cortázar

madrildar arkitektoa

Arantza Ozaeta Cortázar (Madril, 1982) madrildar arkitektoa da. 2007an TallerDE2 arkitektura-estudioa sortu zuen Álvaro Martín Fidalgorekin batera.[1]

Arantza Ozaeta Cortázar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArantza Ozaeta Cortázar
JaiotzaMadril, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia aldatu

Arantza Ozaeta Cortázarrek arkitektura ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAM), 2000-2008 urteetan. Lizentziatura-ikasketak amaitu ondoren, doktoretzarekin jarraitu zuen, eta bere PhD-a ETSAMen proiektu aurreratuen sailean lortu zuen 2010ean. Eskola horretan, Maestriarako irakasle da 2009tik. 2008 bitartean, ikasketak beste arkitekto batzuekin egin zituen, hala nola José Ballesteros Pasajes de Arquitectura y Crítica aldizkariko zuzendariarekin.[2][1]

Ibilbidea aldatu

Ikasle zela, Álvaro Martín Hidalgorekin elkartu zen eta, 2007an, arkitektura-estudio bat sortu zuten, TallerDE2 izenekoa. Arkitektura -estudio horrek Alemanian, Espainian, Italian eta Erresuma Batuan egiten du lan, eta hiri-plangintzan eta paisaiaren diseinuan espezializatuta dago.[3]

Irakasle gonbidatua izan da Architectural Associationen, Hochschule Coburg Unibertsitatean (Alemanian) eta Cataniako Unibertsitatean (Sizilian).[4]

2013. urtean beren proiektuetako bat eraiki zuten: Haurrentzako eguneko zentroa Selben, Bavarian. Bauwelt Nazioarteko Saria eta BEAU 2013 Hirigintzako Biurtekoa jaso zituen.[1] 2014. urtean, Architects' Journal (AJ) aldizkariak emandako Arquitectura Emergente sarirako izendatu zuten Arantza Ozaeta, baina Julia King britainiar venezuelarrak jaso zuen.[5]

Bere lana, berak onartzen duenez, Izaskun Chinchillak inspiratua da, eta horregatik bilatzen du bere arkitekturaren irakaskuntza, ikerketa eta praktikaren arteko oreka, zeina pertsonala, ausarta eta berritzailea dela esan daitekeen.[1]

Bizitza pertsonala

Álvaro Martín Fidalgo Haron (Errioxa) ezkondu zen 2016ko maiatzaren 20an.

Proiektu aipagarriak aldatu

Eraikitako proiektuen artean, POP -UP House delakoa nabarmendu behar da. XX. mendearen erdialdeko Espainiako hiriburuko bizitegi-eraikin bateko etxebizitzetako batean esku-hartze integrala izan zen, familiatik kanpo bizitza hasten duen gazte baten beharretara eta bizimodura egokitzeko. Proiektu horren bidez, etxeko azpiegitura eraikinaren ezaugarriekin lotu nahi zen, eta etxebizitza zein pertsonarentzat zen kontuan hartuta, pertsona bakarreko ukitua eman zitzaion.[1] Kontuan hartu beharreko beste proiektu bat Selbeko (Alemania) Haurrentzako Eguneko Zentroa da, 2008-2012 bitartean eraikia, eta lau eraikinetatik lehena da. Proiektu horrek lehen saria jaso zuen 2008an Nazioarteko–9 Lehiaketan.[6] Bauwelt aldizkariak ‘Lehen Lana -2013’-ri ematen dion bi urteko Nazioarteko Lehiaketako lehen saria ere jaso zuen; Luis M. Mansilla 2013 COAM lehen saria, eta proiektu finalista izan zen 2013ko Espainiako XII. Biurtekoan eta Arkitektura eta Eraikuntza NAN lehen Saria.[7][8][9]

Azpimarratzekoa den beste proiektu bat Caverna vegetal/Landare Leizea izeneko proiektua da. Hiri lorategi iragankorra da, eta Bilboko Hiri Lorategien Nazioarteko Lehiaketan hautatua izateagatik egin zen. Proiektua 2011ko maiatzetik uztailera bitarteko erakusketarako egin zen.[10]

Beste proiektu batzuk honako hauek dira:[1]

  • Bavariako Selb berritzeko hiri-estrategia;
  • Passivhaus bat Zamoran, Espainian;
  • Etxebizitza esperimentala Selben, Bavarian;
  • ibilgailuak ikuskatzeko eraikin bat Errioxan, Espainian
  • etxebizitzak Madrilen eta Zamoran (Espainia).

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2008an Nazioarteko–9 LehiaketanSelbeko (Alemania) Haurrentzako Eguneko Zentroa proiektuak lehen saria jaso zuen eta 2008tik 2012ra eraiki zen.[6]
  • 2013an Selben, Bavarian egindako Haurrentzako eguneko zentroak Bauwelt Nazioarteko Saria eta BEAU 2013 Hirigintzako Biurtekoa jaso zituen.[1]
  • 2014an, Architects' Journal (AJ) aldizkariak emandako Arquitectura Emergente sarirako izendatu zuten.[5]
  • Bauwelt aldizkariak ‘Lehen Lana -2013’-ri ematen dion bi urteko Nazioarteko Lehiaketako lehen saria ere jaso zuen;
  • Luis M. Mansilla 2013 COAM lehen saria,
  • Proiektu finalista izan zen 2013ko Espainiako XII. Biurtekoan eta Arkitektura eta Eraikuntza NAN lehen Saria.[7][8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Arantza Ozaeta Cortázar 1982. Un día, una arquitecta Consultado25 de septiembre de 2016
  2. José ballesteros Scalae Consultado 25 de septiembre de 2016
  3. TallerDE2 Arquitectos - Alvaro Martín Fidalgo + Arantza Ozaeta Cortázar. PINTA. Plataforma Internacional de Arquitectos de Madrid. COAM. Consulta 25 de septiembre de 2016
  4. Arquitecto Emergente Mujer de la lista Año: Aranta Ozaeta Cortázar.10 enero, 2014 Laura Mark. Architects Journal Consulta 25 de septiembre de 2016
  5. a b Francine Houben, Mujer Arquitecta del Año 2014 AJ. 10 de febrero de 2014 Arqa Consultado 25 de septiembre de 2016
  6. a b Premiados españoles en el extranjero, primer premio EuropanEspaña Consultado 25 de septiembre de 2016
  7. a b Premio Bauwelt 2013 para el Centro de Día para Niños en Selb, Alemania Fernandoalba Consulta 25 de septiembre de 2016
  8. a b Centro de Día para Niños (Haus der Tagesmütter) Bienales de arquitectura Consulta 25 de septiembre de 2016
  9. a b Premio Luis M. Mansilla ex-aequo. Centro de día para niños en Selb COAM Consulta 25 de septiembre de 2016
  10. Bilbao Jardín. Caverna Vegetal Fundación Arquia Consulta 25 de septiembre de 2016

Kanpo estekak aldatu