Apokope hitz baten bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzea da.[1] Etimologiaz, antzinako grezierazko ἀποκοπή, «apokope», hitzetik dator, moztea esan nahi duena. Elipsi moat bat da eta poesian lizentzia metrikoaren moduan erabilia izan da, adibidez hitz bat bokalez bukatzen denean eta hurrengoa ere bokalez hasten denean.

Adibideak aldatu

Izen arruntak:

  • uni: unibertsitatea
  • insti: institutua
  • poli: polizia
  • boli: boligrafoa
  • frigo: frigorifikoa
  • bizi: bizikleta

Izen propioak:

  • Kris: Kristina
  • Izar: Izarne
  • Esti: Estibalitz
  • Joxemi: Joxe Migel

Erreferentziak aldatu

  1. Xabier Altzibarren artikulua, 62.or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu