Antzinako Figueras Etxea

Antzinako Figueras Etxea (katalanaz Antiga Casa Figueras) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen La Rambla pasealekuko apaindura modernista duen eraikina da.

Antzinako Figueras Etxea
Casa Sadó
Figueras Etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Alde zaharCiutat Vella
Administrative quarter in BarcelonaEl Raval
Koordenatuak41°22′54″N 2°10′22″E / 41.38153°N 2.17267°E / 41.38153; 2.17267
Map
Historia eta erabilera
Erreforma 1902
Kontserbazio-zaharberritzea 1986
Arkitektura
EstiloaArt Nouveaua
Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaLa Rambla, 83 i Petxina, 1

Berez 1902an Antoni Ros i Güell margolari eta eszenagileak apaindutako antzinako pasta lantegi bat da. Eginkizun hau burutzeko asmoz, Rosek beirateak, egur-lanak eta eskulturak egiten espezializatua zegoen artista talde bat bildu zuen.

Aurrealdeko apainketaren ezaugarri nagusiena trencadis teknika erabiliz egin ziren mosaiko polikromatu ugariak dira, hauek Mario Maraglianoren lana direlarik. Beirateak Rigalt y Granell maisuaren tailerrean egin ziren, hauetan emakumezkoen irudi sinbolikoak ugari dira. Eraikinaren izkinan Lambert Escaler eskulturgileak moldatutako erliebe bat ikus daiteke, honek garia biltzen duen emakume bat irudikatzen du, lantegi zaharreko jardunari eginiriko omenaldia delarik. Ateak apaintzen dituzten burni landuzko elementuak ere nabarmentzekoak dira; azken hauek arku itxura berezia dutelarik.

1986an Escribà familia eraikin honen jabe bilakatu zen, familia hau hiri honetako usadio handiko gozogile saga bat osatzen dute, bide batez eraikinaren erabateko zaharberritzea gauzatu zutelarik.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu