Antzigarra, intzigarra, izotz zuria edo lantzurda aire librean dauden gainazaletan eratzen den izotz-geruza guztiz mehea eta zuria da. Airean dagoen ur lurrunaren metaketa zuzena eragiteko adina hoztu direnetan eratzen den. Izotz zuria eta lantxurda[1] sinonimoak dira.

Antzigarra belarretan.

Eraketa aldatu

Lehen baldintza, azalerek 0 °C-etik beherako tenperatura izatea da, antzigarra sortzeko beste baldintza bat, airearen hezetasun erlatiboa %60 baino gehiagokoa izatea da, hala izan ezean, ez da atmosferan azaleretan metatu ahal izateko haina ur lurrun. Azken baldintza, haizea oso bizia ez izatea da, bestela, ur lurruna ez da metatuko.

Ihintz zuria aldatu

Antzigarra ez da ihintz zuriarekin nahastu behar, honakoa ihintz izoztua baita, kondentsatu eta izoztutako ur lurrun atmosferikoa da. Azaleko tenperaturak 0 °C-etik beherakoa izan behar du.

Eraginak landareetan aldatu

Landaretza ez da nahitaez kaltetuko hostoek izozte baldintzak jasango dituzten gau batean. Landareen hostoek egoera likido oso hotzeko geruza bat osatzen dute, -4 °C eta -12 °C arteko tenperatura ziurtatuz. Alabaina, behin antzigarra sortuta, hostoaren azaleko landare zelulak kaltetuak izan daitezke izotz zorrotzezko kristalen aurrean. Bakterio batzuk bereziki eraginkorrak dira antzigarraren eraketaren aurrean.

Urteroko landareak, tomateak kasu, hil egingo dira urteko lehen izoztearen aurrean erori bezain pronto. Landare hostoerorkorrak ere hil egingo dira, baina berriz sortuko dira behin udaberria iritsitakoan. Azkenik, landare hostoiraunkorrak, koniferoak kasu, urte osoan berde mantenduko dira, hauen hazkuntza antzigarrik gabeko garaietan handiagoa den arren.

Klimako diferentziek eragin gogorra izan dezakete antzigarrak landareari egin diezaiokeen kaltean. Adibidez, erromeroa bezalako landare bat beti hilko da aire librean badago toki hotzagoetan, toki epel-beroetan erraz bizirik mantenduko litzatekeen bitartean.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu