Antzara eguna (eleberri grafikoa)

Antzara eguna 2019an Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen arteko kolaborazio baten ondorio da. Liburuak Espainia estatuko segurtasunaren esku Santi Brouarden hilketa narratzen du.

Antzara eguna
Datuak
Idazlea (2019)
Argitaratze-data2019
GeneroaEleberri grafikoa
Herrialdea Euskal Herria
IlustratzaileaAdur Larrea
Orrialdeak135

Argumentua aldatu

1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan. Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindua eta dirua eman zion Rafael Masa poliziari, eta horrek Luis Morcillori eta Rafael Sanchez Ocañari ordaindu zien hilketagatik. Brouarden heriotzak zirrara handia eragin zuen Euskal Herrian. HASI alderdiko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria, mediku pediatra… Bere karisma eta konpromisoagatik, Euskal Herriko hainbat familia politikotan itzal handia izan zuen Brouardek. Horiekin batera, politikari lekeitiarraren beste ezaugarri ezezagunago batzuk ere jaso ditu komiki honek, adiskide eta mediku hurbila, txantxazalea, irakurle amorratua eta euskaltzale petoa ere izan baitzen. Horrela, Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu