Antzar Basatiaren Pagoda Handia

Antzar Basatiaren Pagoda Handia (txinera tradizionalez: 大雁塔; pinyinez: Dàyàn Tǎ), Txina erdialdeko Xi'an hiriaren hegoaldean dauden bi pagoda ezagunen artean handiena da, bestea Antzar Basatiaren Pagoda Txikia da. VII. mendeko eraikina da.

Antzar Basatiaren Pagoda Handia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor
Kokapena
Txinako probintziaShaanxi
Azpiprobintzia mailako hiriXi'an
BarrutiYanta Barrutia
Koordenatuak34°13′11″N 108°57′34″E / 34.219769°N 108.959335°E / 34.219769; 108.959335
Map
Historia eta erabilera
Irekiera648
Erabileraerlijioa
Arkitektura
Azalera5,33 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii), (v) eta (vi)
Erreferentzia1442-030
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Izena aldatu

Pagodaren izenaren jatorria kondaira batean dago. Antzina budismoaren barnean bi adar zeuden, haragia jatea debekaturik zutenak eta debekaturik ez zutenak. Bigarren talde honetako monje batzuek eguna pasa zuten haragirik aurkitu gabe eta halako batean antzara handien talde bat ikusi zuten. Bodhisattvari haragia ekar ziezaien eskatu zioten orduan. Antzarak hegaldatu egin ziren baina antzarrik handienari hegoa hautsi zitzaion eta erori egin zen. Antzarra erori zen tokian eraiki zuten pagoda eta Bodhisattvak sinistunagoak izateko seinalea bidali ziela pentsatuz haragirik berriz ez jateko erabakia hartu zuten[1].

Historia aldatu

Tang dinastiaren garaian eraikia izan zen, 652 urtean[2]. Bere eraikuntzaren arrazoia, Xuanzang monjeak, Indiara eginiko bidaia baten ondoren, 657 sutra eta zenbait erlikia budista gordetzea izan zen[1]. Gaozong enperadorearen baimena lortu eta berak ikuskatu zuen pagodaren eraikuntza. Bere bidaia kontatzen duen liburua ere idatzi zuen, "Mendebaldera Bidaia" izena zuena.[1] Denbora gutxian, pagoda, testu budisten itzulpen gunerik garrantzitsuena bihurtu zen. Doktrina budistak herrialdean sistematizatzeko ere balio izan zuen, erlijio hau, Txinan, sei mende lehenago sartu bazen ere, ez baitzeuden bere doktrinak zuzen itzulitako testurik.

Jatorrizko pagoda, bost solairuz osatua zegoen eta 60 metrotako garaiera zeukan. Harria bezalako material solidoak aurkitzeko zailtasuna zela eta, buztinez eraiki zen, tokiren batzuetan adreiluz indartua. Egitura, ahulegia zen, eta eraiki eta gutxira erori zen. 701 eta 704 urte bitartean, pagoda, Wu Setian enperadorearen aginduz berreraiki zen. Jatorrizko dorreari, beste bost solairu gehitu zitzaizkion. Ming dinastiaren garaian 1556 urtean gertaturiko lurrikara handi batek, pagoda kaltetu zuten, eta bere tamaina, egun dituen zazpi solairuetara murriztu zen, orotara, 64 metroko altuera duelarik[3]. 1964 urtean berriztatze lan garrantzitsuak egin zitzaizkion.

Deskribapena aldatu

Piramide forma du eta zurezko eskailera batzuen bidez igotzen da. Antzinatean, bere barnean, ofizial bihurtzen zituen azterketa inperial guztiak gainditzen zituzten guztien izenak idazten ziren. Tradizio hau, Ming eta Qing dinastietan mantendu zen.

Pagodaren inguruan, Amatiar graziaren Tenplua (Da Ci'en) dago. 589an eraikia, 647an berreraikia izan zen Li Zhi enperadorearen aginduz. Wende enperatrizaren omenez eraiki zen[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Giant Wild Goose Pagoda, Da Ci'en Temple, Xi'an» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  2. Ingles, O.G.. (1982). Impressions of a Civil Engineer in China. The Australian Journal of Chinese Affairs, 141–150 or..
  3. Watson, William. (2000). The Arts of China to A.D. 900. New Haven: Yale University Press ISBN 0-300-08284-3..
  4. «Giant Wild Goose Pagoda (Dayanta) - Xian Attractions» www.chinadiscovery.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).

Kanpo estekak aldatu