Antton Etxeberria

gipuzkoar aktore eta titiriteroa

Antton Etxeberria Urretabizkaia (Donostia, 1959ko maiatzaren 2a[1] - ib., 2018ko urriaren 19a) gipuzkoar aktore eta titiriteroa izan zen.[2]

Antton Etxeberria

Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko maiatzaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2018ko urriaren 19a (59 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, txotxongilolaria eta antzerki ekoizlea
IMDB: nm2188153 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1980ko hamarkada hasieran, Sebastopoleko Titiriteroak konpainia sortu zuen, Donostiako Zorroagako fakultateko beste hainbat ikaslerekin batera.[3] Artista polifazetikoa izan zen, eta askotariko lanetan jardun zuen bere ibilbidean, hala nola antzerki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile. Aktore gisa, Jose Maria Tuduriren Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1990) nahiz Julio Medemen Behiak (1991) filmetan parte hartu zuen, baita Goenkale eta Piratak telesailetan ere.[4] Kale antzerkirako hainbat eta hainbat lan ekoitzi zituen, baita haietan aktore gisa aritu ere.[5][6] Euskaldunon Egunkaria-k sustatutako Euskal Tonbolan ere aritu izan zen.[7]

Gizarte mugimenduetan oso pertsona ezaguna zen.

Lanak aldatu

Antzerki-dokumentazioen Zentroan lan hauek erregistratu ziren Sebastopoleko Titiriteroak taldearen izenean:[8]

  • ¡Ay, Nicaragua! (1984)
  • Lo que yo te diga (1985)
  • Dantza's show (1986)
  • Pastoral titiritera (1987)
  • Mari Galanta (1989)
  • Desechos humanos (1993)

Ekoizle eta aktore moduan:[9][10][11]

  • ‘Olentzero joan zaigu’, ‘Payasos titiriteros’, ‘El rompecabezas de Mamutxo’, ‘El camino de los zíngaros’, ‘La ruta de la seda’, ‘Boliwood y danzas de la India’, ‘La Iliada’, ‘La Odisea’, ‘Las mil y una noches’ y ‘El Quijote’

Filmetan aktore gisa:

ETBko telesailetan aktore gisa:

Erreferentziak aldatu

  1. Eskela Diario Vascon]. Egunkarietan 58 urterekin zendu zela agertu bada ere, eskelak 59 urterekin zendu zela dio.
  2. (Gaztelaniaz) «Fallece el productor y actor donostiarra Antton Etxeberria a los 58 años» Deia 2018/10/19.
  3. «GRUPO DE TEATRO INDEPENDIENTE LOS TITIRITEROS DE SEBASTOPOL» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  4. Berria. (2003-02-13). «Hiru aurpegi berri. Isidoro Fernandez, Nagore Perez eta Antton Etxeberria dira 'Goenkale'-ko aktore berriak» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1985-06-11). «Reportaje | Polémica y experimentación en el Festival le Teatro Independiente de San Sebastián» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  6. «Untzi Museoak 2010eko Ekimen Ozeanikoetan parte hartu du | Museoak eta ondarea | Museoak eta ondarea | Gipuzkoa Kultura» www.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  7. «Antton Etxeberria titiritero eta artista polifazetikoa hil da» Berria 2018-10-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  8. «Estrenos de Sebastopoleko Titiriteroak | CDT, Teatro Español» teatro.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Fallece el actor y productor Antton Etxeberria, fundador de Sebastopoleko Titiriteroak» naiz: 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Fallece el actor y productor donostiarra Antton Etxeberria» El Diario Vasco 2018-10-20 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
  11. (Gaztelaniaz) «Fallece el productor y actor donostiarra Antton Etxeberria a los 58 años. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu