Antsoain (zendea)

Nafarroa Garaiko zendea
Antsoain Zendea» orritik birbideratua)

Antsoain[3][a] Euskal Herriko zendea bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Metropolialdea azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 5,0 kilometrora. Altuera 409 eta 885 metro artekoa da, eta 30,67 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.

Antsoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Burdinbidea Lotzan; Berriozar bigarren planoan
Antsoain (zendea) bandera
Bandera

Antsoain (zendea) armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMetropolialdea (Iruñerria)
Administrazioa
Entitateazendea
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Cendea de Ansoáin / Antsoain zendea
Posta kodea31013 31195
Zendeatarraantsoaindar
Geografia
Koordenatuak42°51′43″N 1°41′15″W / 42.86194111°N 1.68740358°W / 42.86194111; -1.68740358
Azalera30,67 km²
Garaiera409-885 metro
Distantzia5,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleriadata32 =
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 14,35 (2018: %4,52)

Bertako biztanleak antsoaindarrak dira. Herriburua Antsoain herria da.

1991ra arte udalerri independentea izan zen, eta ordutik Antsoain eta Berriozar (bakoitza bere kontzejuz osatua) eta Berriobeiti (gainerako herri guztiak biltzen dituena) udalerrien artean banatuta dago.

Izena aldatu

Antsoain zendea beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Sansoayn (1366)
  • Cendea de Sansoain (1533)
  • Cendea de Ansoain (1534)
  • Cendea de Ansoain (1617)
  • Ansoain'go aranea (1926)
  • Ansoain (1945)
  • Antsoain (1974)
  • Antsoain zendea (1990)
  • Antsoain zendea (2009)

Etimologia aldatu

Zendeak bere herririk populatuena eta hiriburuena den Antsoaindik hartzen du izena.

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Antsoain zendeako armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo urdin bat eta aurrean urrezko arkume batez osatuta dago, belar berdearen gainean. »

Bandera aldatu

Antsoain zendeako banderak zendeako armarria dauka hondo gorri baten gainean. Armarriak kasket bat du gainean.

Geografia aldatu

Banaketa aldatu

Hauek dira zendeako herriak:

Historia aldatu

Antsoain zendea agertzen den lehen dokumentua 1427. urtekoa da, Iruñeko merindadeko artxiboetako liburu batean. Erdi Aroko dokumentu gehienetan, Antsoain Santsoain gisa ageri da.

1515. urtean Gaztelak Nafarroa konkistatzean, Antsoainek bere estatus administratiboa gorde zuen, udalerri bihurtuz. Garai batean, honako kontzeju hauek osatzen zuten zendea, Antsoain, Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

1966. urtearen inguruan, auzo berriaren eraikuntza hasi zen Iruñetik gertu zegoen Antsoain udalerriaren hegoaldeko gune lau batean. Auzo berri hark Txantreako auzoarekin egiten zuen muga. Gaur egun auzo berrian kokatzen dira herriko zerbitzu eta azpiegitura gehienak, udaletxeaz gain.

Iruñeko metropolitar gunetik hurbil egotearen ondorioz, 1965. urteaz geroztik Antsoaingo biztanle kopuruak gora egin du. Landa herria izatetik, industria herria izatera igaro da.

1991n zendea desegin zen, eta horren ondorioz Antsoain, Berriozar eta Berriobeiti udalerriak.

Demografia aldatu

Politika aldatu

Garraioa aldatu

Zendea honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 9 linea daude:

Horrez gain, La Muguiroarra autobus konpainiak, Antsoain, Iruñeko autobus geltokiarekin elkartzen du honako ibilbidea egiten duen autobus linearen bitartez:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Antsoain zendea eremu mistokoa da.

Ondarea aldatu

Irudiak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /ant͡s̺oáin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Antsoain zendea - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu