Antonio Trueba ikastetxea

eraikitako euskal ondare nabaria Portugaleten

Antonio Trueba ikastetxea Babcock & Wilcox herriaren beheko aldean dago, Abatxolo kalearekin lerrokatuta.

Antonio Trueba ikastetxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°18′54″N 3°00′51″W / 43.315028°N 3.014241°W / 43.315028; -3.014241
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1933 - 1935
Arkitektura
Estiloaarrazionalismoa
Ondarea
EJren ondarea3

Juan María de Uribe Guimón arkitektoak, forma eta lerro zuzenen garbitasuna oinarri, diseinatu zuen eraikin arrazionalista hori. 1933 eta 1935 urteen artean eraiki zen, Babcock & Wilcox herriaren aurretik, Repelegako herritarren hezkuntza-beharrak asetzeko asmoz, populazioa gaztetu egin baitzen Villanueva eta El Progresoko etxe merkeen taldeen eraginez. Juan Maria Amestik berritu zuen jatorrizko proiektua 1968. urtean, zonako hezkuntza-beharrek gora egin zutela ikusirik. Eraikina berritzeko, hirugarren altuera eta terraza eraitsi ziren, horien lekuan beste bi solairu eta lau isuriko teilatua egin zirelarik. Nahiz eta obra horrek desitxuratu hasierako proiektuaren proportzioak eta terrazadun teilatua, eraikinak gorde ditu eraikin arrazionalista zainduaren itxura eta elementuak. Nolanahi ere, argi eta garbi bereiz daitezke eraikinaren jatorrizko parteak eta erreformaren ondotiko bi solairu berriak. Hauek dira hizpide dugun eraikinaren ezaugarri nagusiak: osaera simetrikoa; eskailera angeluarren bi gorputz bertikalak eta horma-arteko leiho errenkada horizontalak; eta krema nahiz arrosa koloreko paramentu leun entokatuen eta ageriko adreiluko azaleren konbinazioa[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Babcock & Wilcox herria

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa