Antonio Olloqui Rueda[1] (Gasteiz, 1923ko azaroaren 7a) arabar marrazkilaria eta esmaltegilea da. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak. 1950-60 urteetan hasi zen nabarmentzen, eta ohorezko aipamena jaso zuen 1949. urteko Arabako Pinturaren VI. Erakusketan Puerta de Santa Clara obrarekin. Erakusketa ugaritan parte hartu du, bakarka eta taldean: Gasteiz (1952), Zaragoza (1967), Bergara (1969), Bilbo, Valentzia, Madril, Santander, Eivissa, Iruñea, Kalifornia (1985), Coruña (1988), eta abar.

Antonio Olloqui
Bizitza
JaiotzaGasteiz1923ko azaroaren 7a (100 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista

Erreferentziak aldatu

  1. Abizena Olloqui idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Olloki onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekak aldatu