Antonio Gramsci

idazle, politikari, soziologo, pedagogo, hizkuntzalari

Antonio Gramsci (anˈtɔːnjo ˈɡramʃi ahoskatua; Ales, Sardinia, 1891ko urtarrilaren 22a - Erroma, 1937ko apirilaren 27a) italiar politikaria eta pentsalaria izan zen. Alderdi Sozialistakoa izan zen, harik eta Alderdiaren ezkerraldea bereizi egin zen arte: Alderdi Komunista (1921). Bera izan zen sortzaileetako bat.

Antonio Gramsci

Italiako Erresumako diputatua

1924ko maiatzaren 24a - 1929ko urtarrilaren 21a
Hautetsia: 27th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAbas1891ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaErroma1937ko apirilaren 27a (46 urte)
Hobiratze lekuaErromako hilerri protestantea
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Julia Schucht (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea : filologia
Lc G.M.Dettori-Cagliari (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Sardiniera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, kazetaria, idazlea, ekonomialaria, literatura-kritikaria, historialaria, soziologoa, iritzi-kazetaria eta antzerki-kritikaria
Lantokia(k)Montecitorio jauregia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel, Karl Marx, Benedetto Croce, Francesco de Sanctis, Giovanni Gentile, Nikolas Makiavelo, Friedrich Engels, Vladimir Lenin, Georges Sorel, Antonio Labriola (en) Itzuli, Amadeo Bordiga, Vilfredo Pareto eta Gaetano Mosca (en) Itzuli
MugimenduaFilosofia kontinentala
Western Marxism (en) Itzuli
Neomarxismoa
Marxist humanism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

IMDB: nm3236374 iTunes: 458358760 Discogs: 1031920 Find a Grave: 10982726 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

1918-1920ko Turingo fabrika-batzarretan parte hartu zuen, baina sozialismoa ezartzeko ahalegin horiek, I. Mundu Gerra amaitu ostean, porrot egin zuten Italian. Alderdi Komunista sortu ondoren, diputatu hautatu zuten (1924) eta, sozialistekin batera, faxisten gorakada eragozten saiatu zen. 1926an, berriz, atxilotu egin zuten, eta bizitzako azken hamar urteak kartzelan eman zituen.

Bertan, marxismoari buruzko hainbat tesi eta ikuspegi kritiko landu zituen. Lettere dal carcere (Kartzelako gutunak euskaraz, Ekaitz Sirventek euskaratu eta Katakrak argitaletxeak argitaratutako liburua[1]), Quaderni dal carcere, Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce, Note sul Machiavelli, La politica e lo Stato moderno eta Letteratura e vita nazionale idatzi zituen, besteak beste, garai horretan. Bera izan zen materialismo historikoa gehien landu zuen Italiako pentsalaria. Kartzelako gutunetan azaltzen da, batez ere, Gramsciren gizatasun hunkigarriena.

Ekarpen teorikoak aldatu

Gobernu mota egokienen inguruan teorizatu eta idatzi zuen, nola lortu herriaren errepublika. Horretarako, Niccolo Macchiaveli irakurri zuen, besteak beste. Abiapuntuan, marxismoaren teoria klasikoei heldu zien, baina kartzelan zela sakondu egin zuen langile-mugimenduak boterea behin hartuta sortutako egituren kontraesanetan. Erakunde benetan demokratiko eta eraginkorrak nola sortu izan zuen kezka-iturri, eta auzitan jarri zuen azpiegiturak gizartearekiko zuen determinismoa. Alde horretatik, gizarte-azpiegiturak eta -gainegiturak elkar eragiten dutela nabarmendu zuen.

Ikusi zuen marxismoak boterea nola eskuratu teorizatu zuela, baina behin boterea hartuta, sozialismoak estatuak zuzendutako ekonomia bat sortu nahi zuela, eta langile-gehiengoa partaidetzatik baztertzen. Italian, hain zuzen, iraultzak ez zuen aurrera egin. Bere ustez, alderdiaren aginte horrek ez zituen gizarte zibiko edo sozialistak sortzen, herriarengandik bereizitako hezurdura artifizialak baizik. Jendea partaidetzatik baztertuz gero, haien identitateari eta naziotasunari eraso eginez gero, jendeak modu kontserbadorez eta sabotajez erantzungo omen zuen. Profetikoa izan zen geroko estatu sozialistek, baita sozialismo parlamentarioak ere, izandako patuaren inguruan.

Gramsciren baitan aurkitzen diren hiru elementu postmoderno adierazgarri dira deszentralizazioa, partaidetza aniztasunean eta herri-kulturaren errespetua.

Erreferentziak aldatu

  1. Sarasola, Ainhoa. «Preso denaren kezkak, gutun azaletan bilduak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Kanpo estekak aldatu