Antiziterako mekanismoa

Antiziterako mekanismoa antzinako mekanika gailu bat izan daitekela uste den objektu bat da. Kreta eta Zitera uharteen artean kokatzen den Antizitera uhartean zeuden Antzinako Grezia aroko itsasontzi baten hondoratze lekuan topatua izan zen. Ustez, K.a. 87. urtekoa litzateke, nahiz eta oraintxu burutu berri izan diren dataketa berrien arabera bere data K.a. 150 eta K.a. 100. urte bitartean legoke.

Antiziterako mekanismoa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Aurkikuntza lekuaAntikythera wreck (en) Itzuli
Aurkikuntza data1901eko maiatzaren 17a
Honen izena daramaAntizitera
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Kokapena
LekuaAtenasko Arkeologia Museo Nazionala
BildumaAtenasko Arkeologia Museo Nazionala
Koordenatuak35°51′51″N 23°18′18″E / 35.864167°N 23.305°E / 35.864167; 23.305
Map
Emanaldia
Hasiera-dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"

Ikerketak aldatu

Ezagutzen den lehenbiziko engranaje bidezko mekanismoetako bat da, ustez planeten mugimenduak jarraitzeko eraikia legoke. Burututako berreraikitze ezberdinen arabera, engranaje diferentzialak erabiliko lituzkeen mekanismoa da, hau zeharo harrigarria da, ezagutzen diren mekanismo mota hauen lehengo urratsak XVI. mendekoak baitira.

Derek J. de Solla Price (1922-1983) ikerlariak burututako hasierako ikerketen arabera, gailu hau eguzkia eta ilargiaren kokapenak zodiakoan ezartzeko gai litzateke, nahiz eta ondorengo ikerketek gailu hau askoz ere "buruargiagoa" zela azalduarazi.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu