Geografian, antipoda (grezierazko anti, aurkakoa, eta pous, oina, hitzetatik) Lurreko toki batekiko, diametralki kontrakoa den tokia da, hau da, lehen toki horrengandik, urrutien dagoen lurrazaleko tokia. Toki hartan bizi den pertsona ere bada.

Antipoden mundu mapa. Gorriz, ohiko mapa, eta, horiz, dagozkion antipodak.
Lurraren irudikapena eta bere antipodak

Deskribapen matematikoa aldatu

Lurraren forma, esfera edo esferoide batetik gertu badago, koordenatu geografikoetan (latitudea eta longitudea) (θ, φ) kokatutako toki baten antipoda (θ ± 180°, −φ), edo (−θ, φ ± 180º) bezala idatz daiteke.

Bi puntu horiek elkartzen dituen lerro zuzenak, planetaren erdialdea zeharkatzen du, eta, bien arteko ibilbiderik laburrena, lurrazalean, 20.000 kilometrokoa izango da, lurreko zirkunferentzia erdi baten luzera.

Kanpo estekak aldatu