Antimetabolito bat metabolito jakin baten erabilera inhibitzen duen konposatu kimiko bat da, metabolismo arruntaren kide dena.[2] Halako substantziak, askotan, elkarreragiten duten metabolitoaren antzeko egitura kimikoa izaten dute (antifolatoen eta azido folikoaren kasuan). Honen ondorioz, antimetabolitoaren eta metabolitoaren arteko inhibizio konpetitiboa gerta daiteke, antimetabolito-agerpenak zeluletan efektu toxikoak sortuz, zelula-hazkuntza zein -zatiketa kaltetuz. Honen ondorioz, zenbait antimetabolito kimioterapian erabiliak dira, minbiziaren tratamenduan.[3]

Ezkerretik eskuinera, desoxizitidina, gemzitabina eta dezitabina. Lehena, DNAren proteina estrukturala da. Beste biak, lehenaren antimetabolitoak, kimioterapian erabiliak[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Parker, William B.. (2009-07-08). «Enzymology of Purine and Pyrimidine Antimetabolites Used in the Treatment of Cancer» Chemical Reviews 109 (7): 2880–2893.  doi:10.1021/cr900028p. ISSN 0009-2665. PMID 19476376. PMC PMC2827868. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. (Ingelesez) Oxford dictionary of biochemistry and molecular biology. Oxford University Press 1997 ISBN 978-0-19-854768-6. PMC 37616711. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. (Ingelesez) Peters, G.J.; van der Wilt, C.L.; van Moorsel, C.J.A.; Kroep, J.R.; Bergman, A.M.; Ackland, S.P.. (2000-08). «Basis for effective combination cancer chemotherapy with antimetabolites» Pharmacology & Therapeutics 87 (2-3): 227–253.  doi:10.1016/S0163-7258(00)00086-3. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).