Antietamgo gudua, Hegoaldean Sharpsburgeko gudua izenez ezagunagoa (ingelesez Battle of Antietam edota Battle of Sharpsburg) Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar jazotako gudua izan zen. 1862ko irailaren 17an Maryland estatuko Sharpsburg udalerritik hurbil eta Antietam Creek errekan Batasuna eta Konfederazioaren gudarosteak elkar borrokatu ziren, gerra hartan Iparraldeko lurraldean jazo zen lehenbiziko gaztazka militar handia izan zen, Marylandeko kanpainiaren barnean burutu zelarik. Batasunaren gudarostea George B. McClellan jeneralaren agindupean borrokatuz zen, aldiz Konfedetaruena Robert E. Lee jeneralarena.

Antietamgo gudua
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Antietamgo gudua, Thure de Thulstrup-en margolana, Dunkerko elizatik hurbil jazotako burdinezko brigadaren karga irudikatuz.
Data1862ko irailaren 17a
LekuaSharpsburg udalerritik hurbil, Maryland
Koordenatuak39°28′24″N 77°44′41″W / 39.4733°N 77.7447°W / 39.4733; -77.7447
EmaitzaTaktikoki amaitugabea. Batasunaren garaipena
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak Estatu Konfederatuak
Buruzagiak
George B. McClellan Robert E. Lee
Indarra
75.500 38.000
Galerak
12.401
(2.108 hildako, 9.540 zauritu, 753 atzemanak/desagertuak)
10.316
(1.546 hildako, 7.752 zauritu, 1.018 atzemanak/desagertuak)

AEBtako historia guztiko egun bakarreko gudu odoltsu, bortitz eta hilgarriena izan zen, denera egun bakarrean 22.717 lagun hil, zauritu edo desagertu baiziren.

Gudua aldatu

Maryland estatu osoan barna Lee jeneral konfederatua eta bere armadaren atzetik jarraika aritu ondoren, George B. McClellan jeneral unionistak eta bere armadak konfederatuak Antietam ibai bazterrean erasotu zuten. Irailaren 17an Joseph Hooker jeneralaren gudaroste unionistak lerro konfederatuen aurkako eraso bortitza burutu zuen. Unionistek hainbat erasoaldiei esker Suken Road kokalekuan zegoen armada konfederatuaren erdialdean barneratzea lortu zuten, baina ezin izan zituzten gudaroste konfederatuen erasoaldiak eten. Arratsalde hartan bertan, Ambrose Burnside jeneral unionistaren gudarosteak armada konfederatuaren eskuin hegoa erasotu zuen.

McClellanek mapa gainean aurrea hartu eta nagusitasuna izan arren, ez zuen bere gizon guztiekin erasotu, horrek Leeri birkokatu eta bere eraso lerroak hil ala biziko erasoak burutzea bultzarazi zituen. Konfederatuek galera ikaragarriak jasan zituzten, halere Lee jeneralak bere gizonak unionisten hornitze lerroen aurkako eraso txikiak burutzera bidaltzen zituen. Distrakzio maniobra horien bidez armada konfederatu korrokoilaren gainerako soldaduak Potomac ibaiaren hegoaldera erretiratzea lortu zuten.

Guduaren emaitza Leeren armada konfederatuak Maryland estatua bereganatzeko zuen asmoa desegitea izan zen, baina McClellan bere etsaiaak baina soldadu kopuru askoz ere handiago batez berau menperatzeko gai ez zen jenerala bezala agertu zen. Leek eta bere armadak ihes egin eta Richmond hiriburu konfederatuaren segurtasunera itzultzea lortu zuten.

Guduaren ostean, Abraham Lincolnek AEBetako lehendakariak Maryland estatuaren emantzipazioa aldarrikatu zuen, nahiz eta McClellan jeneralak erabaki honekiko erreserbak izan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu