Antero de Quental

poeta portugesra

Antero de Quental (Ponta Delgada, Azoreak, Portugal, 1842ko apirilaren 18a - Ponta Delgada, 1891ko irailaren 11a) portugesezko olerkaria da.

Antero de Quental

Bizitza
JaiotzaPonta Delgada1842ko apirilaren 18a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaPonta Delgada1891ko irailaren 11 (49 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, filosofoa eta itzultzailea
MugimenduaQ3123179 Itzuli
Q3414282 Itzuli

Musicbrainz: 7d97d405-303f-49f4-85f7-5e4735e4b602 Discogs: 1639893 Find a Grave: 18560115 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Coimbrako Unibertsitatean. Gaztetan sozialismoaren eragin handia izan zuen, Proudhonen sozialismo utopikoarena, batez ere. Hala, sozialismoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Portugalen. Questão Coimbra deitutako eztabaidetan parte hartu zuen; eztabaida haietan idazle gazteek, Antero de Quental, Teófilo Braga eta Eça de Queiroz buru zirela, Portugalgo idazle eta pentsamolde zaharkituen aurka jardun zuten.

Gero, Quental Lisboara bizitzera joan zen, eta Lisboako Kasinoko Jardunaldi Demokratikoetan parte hartu zuen (1871); jardunaldi edo hitzaldi haien helburua literatura eta gizartea modernizatzea eta Europako kultura Portugalen sartzea zen; hori izan zen, hain zuzen, Antero de Quentalen gaztetako ahaleginen xede nagusia.

Bere bizitzaren azken aldian tuberkulosiak jo zuen; hala, bizitzaz etsita, budisten mistika panteistaren eta alemaniar pentsalari ezkorren eragina (Schopenhauerrena eta Hartmannena, bereziki) bere eginik, atsekabearen metafisika sortu zuen. Gizonak aske izateko zuen bide bakarra heriotza zela etsita zegoen, eta 1891n bere buruaz beste egin zuen.

Haren obra aipagarriak: Primaveras Românticas (1872), Odes modernes (1864), Sonetos Completos (1885), Carta autobiógrafica, Hino da manhã eta Elogio da morte.

Antonio Tabucchiren "Porto Pimeko dama" liburuan agertzen den "Antero de Quental, bizitza bat" kontakizunean de Quentalen bizitzaren pasarte batzuk agertzen dira..

Erreferentziak aldatu