Annie Montague Alexander

paleontologo eta filantropo estatubatuarra

Annie Montague Alexander (Honolulu, 1867ko abenduaren 29aOakland, Kalifornia, 1950eko abenduaren 10a) estatubatuar filantropo eta paleontologoa izan zen. Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko Museum of Vertebrate Zoology eta Museum of Paleontology antolatu zituen, bere bildumak eta Estatu Batuetako mendebaldetik XX. mendearen amaieran espedizio paleontologiko batzuk finantzatuz. Espedizio horietako askotan parte hartu zuen eta fosil eta animalia exotikoen bilduma garrantzitsua biltzea lortu zuen.

Annie Montague Alexander

Bizitza
JaiotzaHonolulu1867ko abenduaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaOakland
Auburndale (en) Itzuli
Paris
HeriotzaBerkeley (Kalifornia)1950eko irailaren 10a (82 urte)
Familia
AitaSamuel Thomas Alexander
AmaMartha Eliza Alexander
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea
Lasell University (en) Itzuli
Punahou School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa, ongilea, zoologoa, biltzaile zientifikoa eta landare biltzailea
InfluentziakJohn Campbell Merriam (en) Itzuli
KidetzaAmerican Society of Mammalogists (en) Itzuli

Biografia aldatu

Mauiko azukre-kanaberaren landaketa familiarrean hazi zen. 1882an, bere familia Oaklanden (Kalifornia) kokatu zen eta bertan bigarren mailako ikasketak egin zituen. Bere aita, Samuel Thomas Alexander, historia naturalaren zale amorratua zen eta bere alabarekin bidaiatzen zuen. Honela joan zen Annie Alexander Europara, Hong Kongera, Txinara, Javara, Samoa uharteetara, Markesak uharteetara, Zeelanda Berrira eta Afrikara. Orduan hasi zuen hainbat fosilen bilduma.[1]

 
Annie Alexander Nevadako basamortuan.

Alexander paleontologiarekin liluratuta geratu zen 1900. urtean Clinton Hart Merriam irakasleak (1855-1942), Washingtongo ikerketa biologikoko saileko zuzendariak, emandako hitzaldi batean parte hartu zuenean. Berak azaldu zion mendebaldean museo handi bat egiteko asmoa zuela, eta irakasleak animatu eta Alaskara joatea aholkatu zion. 1907ko apiriletik abuztura bitartean Alaskara bidaia bat finantzatu eta zuzendu zuen, non hegazti eta ugaztun bilduma handi bat bildu zuen.[2] Hori Museum of Vertebrate Zoology bildumaren hasiera izan zen. Proiektua azkar aurreratu zen eta Joseph Grinnell izan zen zuzendaria 1908tik 1939an hil zen arte.[1][3]

Alexanderrek bere bizitza osoan lagundu zuen museoaren jarduerari eusten, bai ekonomikoki, bai erakundearen jardueran parte hartuz. Louise Kellogg lagunarekin batera, besteak beste, zainzuriak landatzeko etxalde bat ezarri zuten, herrialde osoan zehar saldu zirenak, eta horri esker espedizioak finantzatzen jarraitu ahal izan zuten. 1950eko abenduaren 10ean hil zen garun-isuri baten ondorioz. Haren errautsak hilerri batean lurperatu zituzten, Mauiko haurtzaroko etxera begira.[1]

Hainbat landare eta animalia espeziek dituzte beren izen zientifikoak bere omenez, eta beste batzuek Kewllog izena dute. Alaskako Alexander aintzirak ere badu bere izena.[2][4]

 
Swallenia alexandrae
 
John C. Merriamek egindako Thalattosaurus alexandraeren berreraikuntza goiztiarra

Annie M. Alexanderren izena duten espezieak aldatu

  • Acrodus alexandre
  • Alticamelus alexandre miozenoko gamelua
  • Anniealexandria
  • Aplodontia alexandrae Eustace Furlongek izendatua.
  • Bouvardia alexanderae
  • Eriogonum ochrocephaum var. alexandrae
  • Hydrotherosaurus alexandre Samuel Paul Wellesek izendatua
  • Ilingoceros alexandrae
  • Lagopus alexandrae Grinnell-ek izendatua
  • Lupinus alexandrae
  • Mojavemys alexandrae
  • Sitta carolinensis alexandrae Grinnell-ek izendatua
  • Scaphiopus alexanderi
  • Shastasaurus alexandre John C. Merriamek izendatutako iktiosauro triasikoa
  • Swallenia alexandre Kaliforniako endemikoa den belar espezie arraroa
  • Thalattosaurus alexandre John C. Merriamek izendatutako Triasiko berantiarreko itsas narrasti bat
  • Thomomys alexandrae
  • Ursus alexandre John C. Merriamek izendatutako Alaskako grizzly hartz azpiespezie bat.
  • Lake Alexander, Alaska (1907ko Alaskako espedizioaren omenez izendatu zuten).[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Williams, Rianna M. (1994). «Annie Montague Alexander: Explorer, Naturalist, Philanthropist». Hawaiian Journal of History (Hawaii Historical Society) 28. zkia..
  2. a b (Ingelesez) Grinnell, Joseph. (1909). Birds and Mammals of the 1907 Alexander Expedition to Southeastern Alaska. The University Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  3. «MVZ -- History -- About MVZ People» web.archive.org 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  4. «Domestic Names | U.S. Geological Survey» www.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  5. (Ingelesez) Stein, Barbara R.. (2001-10-18). On Her Own Terms: Annie Montague Alexander and the Rise of Science in the American West. University of California Press ISBN 978-0-520-92638-7. (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak aldatu