Annie MacDonald Langstaff

Kanadako feminista, legelaria, abiadorea

Annie MacDonald Langstaff (Alexandria, Kanada, 1887ko ekainaren 6a - Montreal, 1975eko ekainaren 29a) kanadar legelaria eta feminista zen.

Annie MacDonald Langstaff

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnnie MacDonald
JaiotzaAlexandria (en) Itzuli1887ko ekainaren 6a
Herrialdea Kanada
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMontreal1975eko ekainaren 29a (88 urte)
Hobiratze lekuaCornwall (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMcGill Unibertsitatea
McGill University Faculty of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, legelaria eta sufragista

Montrealgo eta Quebeceko McGill Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatutako lehen emakumea izan zen. 1915ean azterketak egiten ez uzteagatik Quebeceko Abokatuen Elkargoarekin izandako liskarra zela-eta egin zen ezagun, eta, ondoren, 25 urte eman zituen kausa horren alde borrokan. Berak egindako ahaleginari esker, Quebeceko emakumeei abokatu-lanbidean sartzen lagundu zien, eta emakumeak Quebeceko Abokatuen Elkargoan onartu zituzten 1941etik aurrera.

Biografia aldatu

Jatorria eta prestakuntza aldatu

Annie MacDonald 1887ko ekainaren 6an jaio zen, Alexandrian (Glengarry County, Ontario), eta Prescott High Schoolen egin zituen bigarren mailako ikasketak.[1]

McGill Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean sartu zen, 1911ko urrian, eta Montrealen zuzenbideko ikasketak egiten hasi zen emakumezkoen lehen promozioa osatu zuen. Bigarren urteko ikasketak Company Lawn egin zituen, eta hirugarren urtekoak Criminal Lawn.[1] 1914an, McGill Unibertsitateko gaitasun profesionalen lehen emakume graduatua eta Quebeceko zuzenbidean lizentziatutako lehen emakumea bihurtu zen.[2] 18 laguneko promoziotik, laugarrena izan zen, eta aipamen bereziarekin eta sari handi batekin (25.000 dolar) eskuratu zuen diploma.[1] Ikastaro klasikoa egin ezin ez izateak, ikasketa garaian emakumeentzat debekatua baitzen, bere ibilbide osoari egin zion kalte.

Egoera pertsonala aldatu

1904an, Annie MacDonald Samuel Gilbert Langstaffekin ezkondu zen. MacDonald Langstaff bikoteak ondasunen eta gorputzen banantzea lortu zuten, eta hori ez zen batere ohikoa garai hartan.[3] Lotura horretatik neskatila bat jaio zen, eta Annie MacDonald Langstaff bakarrik arduratu zen haren hezkuntzaz.

1915ean, Annie MacDonald Langstaff Montrealera joan zen bizitzera, alabarekin.[4] Emantzipatua eta autonomoa izanik, pilotatze-ikastaroak egin zituen denbora librean.*

Annie MacDonald Langstaff Montrealen hil zen, 1975eko ekainaren 29an.[2]

Ibilbide profesionala aldatu

Hastapenak aldatu

Annie MacDonald Langstaffek takigrafo gisa lan egin zuen Samuel W. Jakobsentzat, Jacobs, Hall, Couture & Fitch abokatu-sozietatearen buru zena. Samuel W. Jacobs abokatu oso errespetatua zen, eta judu zuzenbidearen defendatzailea.[1]

Annie MacDonald Langstaffek Zuzenbideko diploma lortu zuen arren, Abokatuen Elkargora sartzea ukatu zioten. Orduan, Samuel W. Jacobsen kabinetera itzuli zen lanera, parajurista gisa. Azken horrek, zeinak lagundu baitzion ikasketetan ere, Annie MacDonald Langstaffek Abokatuen Elkargoan egindako izapideak sostengatu zituen, eta bere abokatu ere izan zen. Borrokan segitu zuen, harik eta 1941ean irabazi zuen arte. Hala ere, Annie MacDonald Langstaff ez zuten inoiz onartu Abokatuen Elkargoan.

«Langstaff kasua» aldatu

Promozioko taldeburuan graduatu zen arren, 1915ean ukatu egin zioten Abokatuen Elkargoko azterketa egitea. Orduan erabaki zuen emakumeak azterketa horretara eta, beraz, abokatu-lanbidera sar zitezen borroka hastea.

Ikasketak egin ondoren, elkarrizketa eskatu zuen Montrealgo Abokatuen Elkargoarekin. Elkarrizketa bat eman zitzaion, baina ez zioten azterketa pasatzen utzi, bere senarraren baimenik ez zuela aitzakia jarrita. Ondasunen eta gorputzen banantzea onartuta ere, emakumeak senarraren autoritatearen pean jarraitzen zutela kontsideratzen zen. Baina, Samuel Gilbert Langstaffek helbide bat utzi gabe alde egin zuenez Kanadatik, ezin izan zuen bere sinadura lortu. 1915eko urtarrilean, Auzitegi Nagusiari demanda aurkeztea erabaki zuen, mandamus bat lortzeko, zeinak Abokatuen Elkargoa behartuko baitzuen azterketak egiteko eskubidea ematera. 1915eko otsailaren 12an eman zen epaia: Henri Césaire Saint-Pierre epaileak arrazoia eman zion Abokatuen Elkargoari, zeinak defendatu baitzuen 1849ko gizarteratze-legeak ez zituela emakumeak barne hartzen, eta Legebiltzarrak bakarrik alda zezakeela hori.[5] Epaileak argudio gisa erabili zuen emakume bat, are gutxiago emakume ezkondu bat, ezin zela abokatu izan bere sexuagatik. Haren arabera, emakumeak gizartean zuen lekua etxea zen, non “naturaren legeak errespetatuz, emazte maitagarriaren rola bete behar zuen”. Era berean, azpimarratu zuen gortean landutako gaiak (sodomia, intzestua, bortxaketa, haurdunaldia, abortua, dibortzioa, etab.) ezin zituela eztabaidatu emakume batek, horrek “ordena publikoa, moralaren legeak eta duintasuna urratzea” ekarriko baitzukeen. Ukoaren ondoren, Annie MacDonald Langstaffek apelatzea erabaki zuen. Demanda ezetsi egin zuten 1915eko azaroaren 2an, honako printzipio hau oinarri hartuta: emakumeak “beti baztertu izan dira lanbide honetatik”, eta “hori aldatzeko, orain arte ez da aldaketarik egin legean Quebecen”.[4] Hala ere, Lavergne epaileak bere disidentzia inskribatu zuen, kontuan hartuta Abokatuen Elkargoaren legeak ez zituela emakumeak esplizituki baztertzen. “Langstaff kasuak” zarata handia eragin zuen, eta komunikabideen arreta erakarri zuen, besteak beste Le Pays astekariarena, eta eztabaida piztu zuen iritzi publikoan.

Konpromisoaren jarraipena aldatu

Juridikotik politikora aldatu

Ondoko urteetan, Annie MacDonald Langstaffek borrokan jarraitu zuen, emakumeak abokatu-lanbidean sar zitezen.[4] Abokatuen Elkargoaren atea behartzeko egin zituen izapideetan, militante feministen laguntza lortu zuen. Carrie Derickek, orduan McGill Unibertsitateko irakasleak, eta Marie Gérin-Lajoiek topaketa publikoak antolatu zituzten, non bere kausari laguntzea erabaki zuten. Carrie Derickek eskaera bat ere bultzatu zuen bere kausaren alde. Annie MacDonald Langstaffek izapide ugari egin zituen Quebeceko Batzar Legegilean, Abokatuen Elkargoaren legeari zuzenketa bat egiteko, eta gai hori inflexio politikoko puntua izan zedin.

Kausa feminista aldatu

Annie MacDonald Landstaffen borroka emakumeak goi-mailako hezkuntzara iristeko borroka-mugimendu zabalago batean sartzen zen. Izan ere, garai berean, Montrealgo Emakumeen Kontseiluak (MLCW) eta Saint-Jean-Baptiste Federazio Nazionalak (FNSJB), besteak beste, emakumeak goi-mailako hezkuntzan eta lanbideetan sartzearen, emakume ezkonduen berdintasun juridikoaren eta emakumeen sufragioaren alde militatzen zuten. XX. mendearen lehen zatian, feminismoa ezkontza instituzioaren eta Kode Zibilaren kritika bihurtu zen. Kode Zibilak zioen emakumeak senarraren mendekoak zirela, beren autoritatearen pean zeudela, eta ezin zutela senarraren baimenik gabe hainbat eremutan izapiderik egin. Goi-mailako hezkuntzan sartzeko borrokarekin batera, Kode Zibilaren erreforma emakumeen lehen aldarrikapenetako bat zen, eta aldarrikapen horiek emakume gehiago mugiarazi zituzten 1900-1945 aldian.

Lehenik eta behin, Kode Zibilaren arabera, Abokatuen Elkargora sartzea debekatu zitzaion senarraren baimenik gabe. Nahiz eta ez zen Kode Zibila hasieratik aldatzeko aktiboki borrokatu, haren kasuak balio izan zuen lege horiek Quebeceko emakumeei ezartzen zieten bereizkeria agerian uzteko. Ikusi zuenean bere senarrarekiko menpekotasuna zela lana lortzea eragozten ziona, Batzarrera jo zuen lege diskriminatzaile horiek alda zitzan. Alde horretatik, feministek hiztegi kolpatzailea erabili zuten mendetasun hori kalifikatzeko. María Gerin-Lajoiek “uztarriaz” hitz egin zuen, Idola Saint-Jeanek “esklabotzaz” eta Thérèse Casgrainek “gehiegikeriaz”. Gero, lanbide liberaletarako sarbidearen aldeko borroka feministetan sartu zuten abokatu-lanbidean sartzeko bere eskaera Montrealgo Emakumeen Kontseiluak eta Saint-Jean Baptiste Federazio Nazionalak (FNSJB). Orduan, Marie Gérin-Lajoie eta Carrie Derick erakunde horietako kide ziren, eta haien aldeko laguntza eman zioten MacDonald Langstaff andrearen kausari. Beren konpromisoarekin, “Langstaff auzia” eremu pribatutik haratago joatea nahi zuten, eta gizarte-eztabaida batean sartzea, eztabaida feminista bezalaxe. Mugimendu feminista horiek borroka egin zuten, azkenean, emakumeak abokatu-lanbidean sartzeko. Beraz, Annie MacDonald Langstaff aitzindaria izan zen emakumeak abokatu-lanbidera sartzeko borrokan, nahiz eta inoiz ez zen feministatzat hartu. “Langstaff kasua”, eztabaidak iritzi publikoan piztean, oinarri erabakigarria izan zen feministek goi-mailako hezkuntzarako eta lanbide liberaletarako emakumeen sarbidea defendatzeko.

1941, emakumeak Quebeceko Abokatuen Elkargoan aldatu

Ia 25 urteko borrokaren ondoren, 1941ean emakumeak Quebeceko Abokatuen Elkargoan sartu ziren. 1942an, lehen emakumeak, Elizabeth C.Monk horien artean, Emakumearen Eskubideen Ligako bozeramailea, abokatu bihurtu ziren Quebecen. Gaur egun, emakumeak dira Quebecen zuzenbideko tituludun gehienak.

Annie MacDonald Langstaffek familiaren hainbat artikulu egin zituen bizitzan zehar, eta tirada handiko aldizkari femeninoetan argitaratu zirenak. Zuzenbide-hiztegi elebiduna ere argitaratu zuen (ingelesa-frantsesa), 1937an.[2] Hala ere, arlo juridikoan aktibo jarraitu zuen 78 urte bete arte. Garai hartarako berak izan zuen bizimodu atipikoak harritzen jarraitu du.

2007ko irailaren 7an, hil ondoan, Montrealgo Abokatuen Elkargoaren Domina jaso zuen, bere lorpenen aitortza gisa.[1]

Aintzatespena aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Yolande Pinard, «Le féminisme à Montréal au commencement du XXe siècle (1893-1920)», doktoretza-tesia (historia), Université du Québec, Montréal, 1976, 154-156 or.
  • Extrait du jugement du 12 février 1915, dossier 528, Cour supérieure, Greffe de Montréal, BAnQ Vieux-Montréal (TP11,S2,SS2,SSS42).'

Kanpo estekak aldatu