Annam[1] (vietnameraz: An Nam, txinera tradizionalez: 安南; pinyinez: Ānnán) Vietnam erdialdeko lurraldea da, ipar-hegoalde zabaltzen den kostaldeko ordoki batek osatua. Annamgo mendikatea du mendebaldean; Hego Txinako itsasoa, ekialdean; Tonkin lurraldea, iparraldean; eta Kotxintxina, hegoaldean. Biztanleria handikoa, ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (arroza, artoa, azukre-kanabera eta kokoa) eta arrantza dira. Hiri nagusiak Hue (hiriburua), Da Nang eta Qui Nhon dira.

Annam Frantziar Indotxinaren barnean

Historia aldatu

1803. urtea baino lehen, izen horrez ezagutzen zen Indotxina erdialdeko erreinua. Nguyen Anh enperadore annamiarrak Tonkin, Annam eta Kotxintxina batzea lortu zuen, eta Vietnamgo inperioa sortu zuen. Tu Duc (1847-1883) haren ondoko enperadoreak kristauen aurka antolatutako esetsaldiak aitzakia harturik, frantsesak Annamen sartu (1883) eta Frantziako babes-herri bihurtu zuten Union Indochinoise delakoaren barnean. Annamek enperadorea mantendu zuen, 1945. urtean Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuen arte. Vietnam zatiturik egon zen urteetan (1954-1976), bitan banatu zuen Annam 17. paraleloak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-18).

Kanpo estekak aldatu