Anna Pérez Pagès (1974ko urriaren 24a2024ko martxoaren 28a) kataluniar kazetaria izan zen[1][2].

Anna Pérez Pagès
Bizitza
Jaiotza1974ko urriaren 24a
Herrialdea Katalunia
Heriotza2024ko martxoaren 28a (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea English studies (en) Itzuli
Pompeu Fabra Unibertsitatea kazetaritza
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa arte eszeniko
Jarduerak
Jarduerakarts journalist (en) Itzuli, aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, telebista aurkezlea eta speaker (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Pompeu Fabra Unibertsitatea
Betevé  (2008 -  2024)

IMDB: nm2556224 Twitter: peigis Instagram: peigis LinkedIn: anna-pérez-pagès-2915551a Pinterest: peigis Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ingeles filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta kazetaritza Pompeu Fabra Unibertsitatean. Geroago arte eszenikoetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan[1]. Ibilbide profesionala Ràdio Gràcian hasi eta COM Radion jarraitu zuen, non hainbat programa aurkeztu eta zuzendu zituen, Icult.com barne. Bertan Joan Barril ezagutu zuen, eta horrek 2008an Betevé katean QWERTY programan kolaboratzen hastea proposatu zion[3][4].

Geroago, aurkezle gisa hasi zen A Escena programan, Bartzelonako antzerki sektorean espezializatuan, eta lau denboraldi iraun zuen[5].

Beste hedabide batzuekin ere kolaboratu zuen, hala nola Catalunya Ràdio, TV3, RAC1, Ràdio 4 eta El Periódico, baita Ramon Llull Institutua edo Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa bezalako erakundeekin ere[6][7]. Gainera, Mipiatxe ekoiztetxea (2009-2022) sortu zuen, ikus-entzunezko eta kultur arlora bideratutako sare sozialetako edukien sorkuntzan eta kudeaketan espezializatua[8].

2024ko martxoaren 28an hil zen, minbizia diagnostikatu eta hilabete batzuetara[1].

Sariak aldatu

  • 2022: Arc saria[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Katalanez) «El món de la cultura plora la mort de la periodista Anna Pérez Pagès» El matí de Catalunya Ràdio 2024-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) Colomer, Álvaro. «Luto en el sector cultural barcelonés por la muerte de la periodista Anna Pérez Pagès» La Vanguardia 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  3. a b (Katalanez) Lleonart, Arnau. «S’ha mort Anna Pérez Pagès, periodista cultural de Betevé» Vilaweb 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  4. (Katalanez) «Mor la periodista cultural Anna Pérez Pagès» Betevé 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  5. (Katalanez) Serra, Laura. «Consternació per la mort de la periodista cultural Anna Pérez Pagès» Ara 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  6. (Katalanez) «El Llull organitza una nova missió d'editors internacionals en el marc de la Setmana del Llibre en català 2021» Institut Ramon Llull 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  7. (Katalanez) «Anna Pérez Pagès» CCCB (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  8. (Katalanez) «Mor la periodista cultural Anna Pérez Pagès» Comunicació21 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).

Kanpo estekak aldatu