Anna Maria Colucci

Italiako argazkilaria

Anna Maria Colucci edo Ma Prem Samagra (Verbania, 1938 - Sant'Oreste, 2015) artista feminista italiarra zen.

Anna Maria Colucci
Bizitza
JaiotzaVerbania, 1938
Herrialdea Italia
HeriotzaSant'Oreste, 2015 (76/77 urte)
Irakaslea(k)Osho (gurua)
Jarduerak
Jarduerakartista, feminista, Rajneesh movement (en) Itzuli eta argazkilaria
KidetzaRivolta Femminile (en) Itzuli
Rajneesh movement (en) Itzuli

Biografia aldatu

60ko hamarkadaren hasieran, argazkigintzan aritzen zen. Errealitatea interpretatzen zuen. Gai sozialetan emakumeak zuen egoera aztertzen zuen. 1970ean Rivolta Femminile talde feministarekin bat egin zuen. Orduan, emakumeak eremu pribatuan eta eszena artistiko garaikidean nola ezabatzen ziren lantzen aritu zen. Bere obran bere burua irudikatzen zuen.[1]

1975ean, Suzanne Santororekin Erroman Beato Angelico Kooperatiba sortu zuten hamar artistetako bat izan zen. Erroman emakumeei eskainitako lehen erakustokia izan zen. Artemisia Gentileschi, Elisabetta Sirani eta Regina Bracchi[2] artista garaikide eta historikoen lanen erakusketa txandakatzen zuen Kooperatibak.

1980an, Oshoren pentsaerarekin harremanetan, sannyâsin bihurtu zen. Indiara joan zen. Maisu espiritualak eman zion Ma Prem Samagra izena hartu zuen. Argazkigintza eta figuratiboa utzi, eta pinturara eta abstrakziora itzulikatu zen.[3]

2003an Sant'Orestera joan zen, Indian egonaldiak txandakatuz.[1] 2015ean, Sant'Oreste museoak atzera begirako osoa eskaini zion.[3]

Erakusketak aldatu

  • Gap Gallery, Erroma, 1975
  • Observaciones on Reality, Beato Angelicoren Kooperatiba, 1977
  • Ambienti anni '60s e '80s, Speciale Gallery, Bari, 1985
  • Ginnosofisti # 7 – L’oro vivente, Arte Garaikideko Liburutegia, Erroma, 2012
  • L’Artista come Rishi, Ekialdeko Artearen Museo Nazionala, Erroma, 2011
  • Samagra Ora, ArteOra, Foggia, 2011[4]
  • Tavola apparecchiata per uno solo, Nazioarteko Akta, Erroma, 2015[5]
  • Lila. Il gioco della vita, Soratte Monteko museo naturalistikoa / Pinacoteca Palazzo Caccia, Sant'Oreste, 2015[3]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu