Anna Frebel

Alemaniar astronomoa

Anna Frebel (Berlin, Alemania, 1980) Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egiten duen alemaniar astronomoa da. Behatokiko astrofisikari buruzkoa da haren ikerketa-eremua.

Anna Frebel

Bizitza
JaiotzaBerlin, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaAustraliar Unibertsitate Nazionala
Friburgoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Astronomia Elkartea

IMDB: nm8220891 Twitter: annafrebel Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Anna Frebel Gotingan (Alemania) hazi zen. Institutua amaitu ondoren, Fisika ikasi zuen Friburgon. Australian jarraitu zuen ikasten, eta doktoretza lortu zuen Australiako Unibertsitate Nazionaleko Stromlo Mendiko Behatokian, Canberran. A W. J. McDonald doktoratu ondoko bekak Texasko Unibertsitatera eraman zuen, Austinen, 2006an, eta han jarraitu zituen ikasketak.

2009tik 2011ra, Clay doktoratu ondoko bekaduna izan zen Cambridgeko (Massachusetts) Harvard-Smithsonian astrofisika-zentroan. 2012tik, Massachusettseko Teknologia Institutuko Fisikako irakasle laguntzailea da.

2003an, Frebel-ek HE 1327-2326 izarra aurkitu zuen, burdina urrien duen izarra, Big Bang-etik oso gutxira sortua.[1][2] 2007an, HE 1523-0901 izar erraldoi gorria ere aurkitu zuen, 13.2 milioi urte inguru dituena.[3]

Sariak eta ohoreak aldatu

  • 2007: Charlene-Heisler saria, 2006ko Australiako astronomiako doktoretza onenagatik[4]
  • 2009: XLAB Zientzia Jaialdiaren hasierako aurkezpena, Göttingen
  • 2009: Ludwig Biermann saria (Astronomo Gazte Saria), Alemaniako Elkarte Astronomikoarena
  • 2010: Estatu Batuetako Astronomia[5] Elkartearen Annie Jump Cannon saria
  • 2010: Lise Meitner, Gotinga eta Innsbruck hitzaldia[6]
  • 2011: Kavli Frontiers of Science Fellow, Zientzien Akademia Nazionala

Argitalpenak (hautaketa) aldatu

  • (alemanez) Auf der Suche nach den ältesten Sternen, Frankfurt am Main: Fischer, 2012,
  • Pazifikoko Elkarte Astronomikoa. New horizons in astronomy : Frank N. Bash Symposium 2007 : proceedings of a workshop held at the University of Texas, Austin, Texas, AEB, 2007ko urriaren 14-16, San Francisco

Erreferentziak aldatu

  1. «HE 1327-2326 | KripKit» kripkit.com.
  2. Frebel, Anna; Aoki, Wako; Christlieb, Norbert; Ando, Hiroyasu; Asplund, Martin; Barklem, Paul S.; Beers, Timothy C.; Eriksson, Kjell et al.. (2005-04). «Nucleosynthetic signatures of the first stars» Nature 434 (7035): 871–873.  doi:10.1038/nature03455. ISSN 1476-4687..
  3. «HE 1523-0901» es.freejournal.org.
  4. Archived copy. .
  5. Anna Frebel at MIT
  6. «Lise-Meitner-Lectures 2010» www.dpg-physik.de.

Kanpo estekak aldatu