Ankises greziar mitologian, Kapisek Temisterekin (Iloren alaba, Trosen semea) edo Hierommemerekin izan zuen semea zen (Simois ozeanidaren alaba zen naiadea. Bertsioen arabera, artzain txiro bat edo printze bat zen. Beste asko bezala, Afroditak maitatua izan zen. Honek, giza itxura hartuta, Ankises liluratu zuen harreman sexualak izateko. Bien gauaren ondoren, Afroditak Eneas erditu zuen.

Ankises
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideapolitikaria
Familia
AitaCapys (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Eriopis (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Afrodita
Seme-alabakEneas, Hippodamia (en) Itzuli, Elymus (en) Itzuli eta Lyrus (en) Itzuli

Ankisesek, bere behorrak, Laomedonte erregearen moxal jainkotiarrekin gurutzatu zituen.

Troiako Gerraren ondoren Eneasek Ankises salbatu zuen eta troiar iheslariekin batera, Italiara eraman zuen. Ankises, Drepano izeneko hiri siziliarrera iritsi zenean hil zen, eta bertan lurperatua izan zen. Beranduago, Eneasek Hadesa bisitatu zuen eta berriz ikusi zuen bere aita Zelai Eliseoetan.


Kanpo estekak aldatu