Anjana Bhowmik

aktore indiarra

Anjana Bhowmik, jaiotzez Arati Bhowmik, (bengaleraz: অঞ্জনা ভৌমিক; Cooch Behar, 1944ko abenduaren 30aKalkuta, 2024ko otsailaren 17a) indiar aktorea izan zen, bengalerazko filmetan parte hartzeagatik ezaguna.

Anjana Bhowmik
Bizitza
JaiotzaCooch Behar (en) Itzuli1944ko abenduaren 30a
Herrialdea India
 Britainiar Raj
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  2024ko otsailaren 17a)
HeriotzaKalkuta2024ko otsailaren 17a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaKalkutako Unibertsitatea
Suniti Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakbengalera
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1349790 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bizitza pertsonala aldatu

Bibhuti Bhusan Bhowmiken alaba, Cooch Behar hirian jaio zen 1944ko abenduaren 30ean. Jaiotzez Arati Bhowmik jarri zioten izena, baina egunerokoan Babli deitzen zioten. 1961ean Mendebaldeko Bengalako Batzordeko Batxilergoko Azterketa gainditu zuen Cooch Beharko Suniti Akademian. Horren ostean, Kalkutako Unibertsitatean ikasi zuen. Anil Sharma itsas armadako ofizialarekin ezkondu ondoren, Mumbaira joan zen bizitzera. Bi alaba izan zituen, Nilanjana Sharma eta Chandana Sharma[1], eta biak aktore bihurtu ziren baita ere. Zaharrena, Nilanjana Sharma, Jisshu Sengupta aktorearekin ezkonduta dago[2][3].

2024ko otsailaren 17an hil zen, 79 urte zituela[3].

Aktore ibilbidea aldatu

1964an, 20 urterekin, debuta egin zuen zineman, Pijush Bosek zuzendutako Anustup Chanda filmean. Filma estreinatu aurretik, izena aldatu zuen Anjana bihurtzeko. Lehen filmaren estreinaldiarekin ezagun egin zen. Hainbat filmetan Uttam Kumar aktorearekin batera antzeztu zuen: Chowringhee, Kokhono Megh, Nayika Sangbad, Roudra Chhaya, Raj Drohi[4].

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
1964 Anustup Chhanda
1965 Thana Theke Aschi Sheela, Chandra Madhaben alaba
1966 Griha Sandhane
Rajdrohi Chinta
1967 Mahashweta
Nayika Sangbad Urmila/Gita
1968 Chowringhee Sujata Mitra
Kokhono Megh Seema Roy, arte irakaslea
1969 Shuk Sari
1970 Dibratrir Kabya
1971 Pratham Basanta
1973 Roudra Chhaya
1979 Bhagyalipi
1981 Shukhe Thako
1987 Nishibasar

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Tollywood top girls on the go, at a glance» The Telegraph 2004-09-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-01-29) (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. (Bengalieraz) প্রতিবেদন, নিজস্ব. «অঞ্জনা ভৌমিকের বিরল ছবি শেয়ার করলেন সৃজিত» Ananda Bazar (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  3. a b (Ingelesez) «Veteran actor Anjana Bhowmick dies due to prolonged illness at 79» India Today 2024-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  4. (Ingelesez) «Chowringhee actress Anjana Bhowmik passes away at 79» The Telegraph 2024-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).

Kanpo estekak aldatu