Anizeto Zugasti

euskal idazlea

Anizeto Zugasti Iriondo (Altza, Gipuzkoa, 1904ko apirilaren 17a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko irailaren 4a) apaiza eta euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izanagatik, idazkeraz oso giputza zen, eta inoiz ez zion amore eman euskara batuari.

Anizeto Zugasti
Bizitza
JaiotzaAltza1904ko apirilaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1983ko irailaren 4a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: anizeto-zugasti-iriondo-1904-1983 Literaturaren Zubitegia: 319

1927an apaiz egin zen, Gasteizko apaizgaitegian ikasi ondoren. Apaiz-laguna eta organo-jotzailea izan zen Lantziegon, eta kaperau Pasai San Pedron, Soraluzen eta Donostian. Zeruko Argia aldizkariko zuzendariorde izan zen 1936 arte. Zeruko Argia, Arantzazu, Egan eta Euskal-Esnalea agerkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak.

Lan nagusiak aldatu

  • Bareak (1926) ipuina
  • Mendi-mendian (1932), olerkiak
  • Maiatzeko loreak (Andre Mari'ren loreila) (1950)
  • Argibidea (1951)
  • Jesus'en Biotza'ren illa (1951)
  • Bederatziurrenak (1951)
  • Entzi'ko A. Mariari Bederatziurrena (1952)
  • Argi-bide txikia (1954)
  • Ikasgaiak baserritako neskatxentzat (1955), Nemesio Etxanizen laguntzaz
  • Neska-Mutikoentzat Eliz-liburua (1957)
  • Itun berria (1967), Orixerekin eta Kerexetarekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.