Anikó Gyöngyössy

waterpolo jokalari hungariarra

Anikó Gyöngyössy (Budapest, Hungaria, 1990eko maiatzaren 21a), waterpolo jokalari hungariarra da, Olinpiar eta Europako Txapelketan brontzezko domina duena.

Anikó Gyöngyössy
Bizitza
JaiotzaBudapest1990eko maiatzaren 21a (33 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria

Bere ibilbidea aldatu

Zentral gisa hasi zen; gero, atezain bihurtuko zen. 2006an, junior mailako Europako Txapelketan, brontzezko domina, eta, 2008an, zilarrezkoa irabazi zituen. Atezain gisa, hogeita sei aldiz helduen selekzio nazionaleko izan da. 2009ko Munduko Kopan eta 2010eko Europako Txapelketan, parte hartu zuen. Alemanian, ziurtagiria lortu zuen 2011n Hanburgorekin. Handik aurrera, kantxan jokatu zuen. 2013an, etxera itzuli zen, eta BVSCko jokalari bihurtu zen. 2017tik aurrera, berriz ere, kantxa-jokalari gisa jarri zuten[1]. 2018ko Europako Txapelketan eta 2019ko Munduko Txapelketan, laugarren postua lortu zuen. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[2].

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[3][4].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[5].

Gainerako emaitzak aldatu

Europako Txapelketa

  • brontzezko domina: 2020

U19 Europako Txapelketa

  • brontzeko domina: 2006
  • zilarrezko domina: 2008

Hungariako txapelketa

  • zilarrezko domina: 2011, 2017
  • brontzezko domina: 2016, 2018, 2019

Sariak aldatu

  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021) [6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Hungarieraz) «Magyar Nemzet | Sport archívum» Magyar Nemzet (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. «Anikó Gyöngyössy» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
  4. «Anikó Gyöngyössy» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  5. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  6. https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html

Kanpo estekak aldatu