Anhauze

Nafarroa Behereko udalerria


Anhauze[2][a] (goi-nafarreraz: Hanautz)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 5,8 kilometrora. Altuera 180 eta 1 247 metro artekoa da, eta 12,33 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 380 biztanle zituen.

Anhauze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Herri Barneko etxe bat, lurraldeko estilo tradizionalan

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Anhaux
Auzapeza
(2014-2026)
André Changala
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64026
Herritarraanhauztar
Kokapena
Koordenatuak43°10′09″N 1°17′28″W / 43.1692°N 1.2911°W / 43.1692; -1.2911
Map
Azalera12,33 km2
Garaiera180-1.247 metro
Distantzia5,8 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria380 (2018:  1)
Dentsitatea30,01 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,81
Ugalkortasuna[1]‰ 89,98
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,34 (2011)
Desberdintasuna[1]% -3,5 (2011)
Langabezia[1]% 3,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 55,06 (2010)
Erabilera% 22,69 (2011)

Bertako biztanleak anhauztarrak dira.

Izena aldatu

Anhauze edo Hanautz beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

Etimologia aldatu

Brigitte Jobbé-Duvalek Anhauze izenari ona-oz zentzua aurkitzen dio, "mendixkaren tokia" gisa defini daiteke.[10]

Beste toponimoak aldatu

Xubitoa Azkarate eta Anhauzeko bazter herrixka da, 1863an "dictionnaire topographique Béarn-Pays basque" hiztegi topografikoak aipatzen duena.[6]

Jauregia Nafarroako Erresumaren manupeko etxe bat zen, 1863eko hiztegi horrek dioenez.[6]

Geografia aldatu

Anhauze Beherobiko ibarran dago.

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala aldatu

Arnegiko Errobiko ibaiadarra den Ontzoroneko errekak egiten du Lasa eta Anhauze arteko muga.[11]

Bestalde, Adartza (1 250 m) Baigorri, Lasa eta Anhauze arteko mendilerroa da. Mendilerro honetako gailur batzuk Anhauzeko eremuan daude: Artzainharria (971 m), Arrolako Harria (1 060 m) eta Munhoa (1 021).

Anhauzetik, Lasatik edo Baigorritik, GR 10 ibilbidearen bitartez, Munhoa mendirantz igaiten ahal da.[12]

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[13]

Etxeak eta auzoak aldatu

  • Herri Barnea
  • Amiña
  • Xubitoa
  • Urdoi
  • Kurutxaldea
  • Lazkorborda
  • Apheztegikoborda
  • Lakoa
  • Xokoa

Historia aldatu

Anhauzeko herria Aldudeko ibarra osatzen zuen hamaika herrixketarik bat zen. Erdi Aroan, hamaika herri horiek ondoko hauek ziren: Azkarate, Sorhoeta, Donostei, Lasa, Irulegi, Urdoze, Leizparze, Okoze, Otikorene, Gernieta eta Anhauze, denak ibarraren iparraldean daudenak. Hegoaldea, berriz, geroxeago jendeztatu zen.

Anhauze izena agertzen den dokumentu zaharrena X. mendeko Sòrdako abadiko eskuizkribua da. Abadia beneditar hori IX. mendean Nafarroako Erresuma ipar-ekialdean plantatua izan zen. Garaiko monasterio asko bezala, etxalde zabal bat zen bere funtsak Nafarroa Beherea eta país d'Òrta eskualdetako uhaitzen bazterrean zituenak, bai eta ere Anhauzeko parrokian.

1023 inguruan Antso III.a Gartzeitzek Lupo Antso lehengusuarentzat Baigorriko Bizkonderria sortu zuen. Herrixkaren sortzea garai hortakoa da. Jean-Baptiste Orpustan euskalariak erakusten duen bezala, XI. mendean Anhauzeko etxeen estatutua finkatu zen.[14] 1350, 1366 eta 1412 urteetako artxibo batzuetatik osaturiko liburu horretan erdi aroko Anhauzeko etxeen izenak bildu ditu.

Zerrendatu 28 etxeetatik 4 nobleak ziren (etxea baizik ez zen noblea eta ondorioz etxeko jabeak horrela kontsideratuak ziren). Beste etxeak etxe nagusiko jaunaren funtsetan eraikiak ziren eta zergak diruz, lanaz edo uztaz ordaintzen zituzten. Baigorri eta gero Etxautzeko bizkondeek herriko zergez gozatu zuten, 1792an desagertu arte.

Baigorriko ibarreko 1706ko Biltzar nagusia Anhauzeko elizako kalostrapean egin zen.[15]

Anhauzeko armarriak Apeztegiko etxekoak dira. 1993ko uztailaren 30ean herriko kontseiluak onartu zituen. Pierre Hariztoik Apeztegikoak Anhauzeko jaunak zirela idazten du, eta 1670a baino lehen Apeztegikoak nobleak zirela.[16] XVIII. mendean Apeztegia abadia laikoa omen zen eta XIX. mende arte bere kideek ibarrean eragin handia ukan zuten.

XVIII. mendeko Cassini geografoaren mapak ondoko hauek aipatzen ditu:

  • Anhauzeko herrixka, eliza duena;
  • Xubitoa herrixka, gaur egun izen bera duena;
  • Basaburia herrixka, gaur egungo Olhegi auzogunea;
  • Untsaharte herrixka, gaur egungo Lakoa auzogunea;
  • Anzone, Arrolako Harriaren magalean diren gaur egungo Tambourin eta Munhoa auzoguneen parte bat.

Demografia aldatu

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
604 590 336 533 607 697 710 705 622 642 630 607 572 570 588 518 496 453 419
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2008 2013 2018
430 387 371 365 341 321 318 293 272 285 275 274 310 247 280 285 290 370 380
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia aldatu

Herria Irulegiko arnoaren eta Ossau-Irati sormarkaren eremuetan dago.

Jarduera nagusiena nekazaritza da.

Politika aldatu

Auzapezak aldatu

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1792 1800 Guillaume d'Uhalde
1800 1832 Arnaud d'Apesteguy
1832 1840 Guillaume Arreguy
1840 1848 Jean Jaureguiberry
1848 1872 Jean d'Apesteguy
1874 1881 Jean d'Apesteguy
1881 1883 Antoine Arreguy
1883 1883 Gratian Arrambide
1883 1904 Pierre Narbaitz
1904 1922 Michel Jaureguy
1922 1934 Gratian Iribarne
1934 1945 Jean Laxague
1945 1947 Arnaud Irouleguy
1947 1947 Michel Etchepare
1947 1959 Bernard Piarresteguy
1959 1977 Jean-Pierre Iribarne
1977 1996 Bernard Etcheperestou
1996 2014 Jacques Etchandy MoDem
2014 karguan André Changala Abertzale
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak aldatu

2017ko urtarrilaren 1era arte, Anhauze Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[17]

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[18]

Koldo Zuazok, 2010ean, Anhauzek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[19]

Anhauztar ospetsuak aldatu

Irudiak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /anhaus̻e/ ahoskatua (laguntza)
  2. /anauts̻/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. a b c d e f g Grosclaude, Michel. (2006). Dictionnaire toponymique des communes, Béarn. Edicions reclams & Édition Cairn ISBN 978-2-35068-005-7..
  5. a b c d e f Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Présentation de la commune. .
  6. a b c d e Raymond, Paul. (2005). Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque. Archives et Culture ISBN 978-2-84618-2300..
  7. Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
  8. Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla - 1622 petit in-4°
  9. 17 eta 18. mendeko eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  10. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux - Pyrénées-Atlantiques. Archives et Culture ISBN 978-2-35077-151-9..
  11. Anhauze udalerriko ibaiak eta errekak - sandre.eaufrance.fr
  12. Pirinioetako kartografia - Editions Sud-Ouest
  13. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  14. Orpustan, Jean-Baptiste. (2000). Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse Navarre et Soule. Izpegi ISBN 978-2-909262-23-9..
  15. Mixel Oronoz: Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean.
  16. Haristoy, Pierre. (1883). Recherches historiques sur le Pays basque. H.Champion.
  17. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  18. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  19. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu