Angolako Gerra Zibila

Afrikan gertatu zen gatazkarik handiena izan zen. Gainera, Gerra Hotzaren momentuan gertatu zen eta horrek asko baldintzatu zuen gatazka. Gerra hau, Angolako independentzia gerran hasi zen, 1961-1975 urteen artean gertatu zena, eta angolako hainbat kontrako mugimenduak, eta beren aliatuak kontrajarri ziren. 1974-1975ko deskolonizazio prozesuak gatazka handitu zuen. Gerra Angolak independentzia lortu bezain pronto hasi zen eta independentzia Portugalekiko banandu zenean lortu zuen, hau da, Angola Portugalen kolonia zen.

Angolako Gerra Zibila
Gerra Hotza eta Hego Afrikako mugaren Gerra
Angola
Data19752002ko abuztua
LekuaAngola
EmaitzaMPLAren garaipena
Gudulariak
MPLA
Kuba
Sobietar Batasuna[1]
Laguntzaileak:
Brasil
Mexiko
UNITA
FNLA
Hego Afrika
Laguntzaileak:
Zaire
Ameriketako Estatu Batu
Txinako Herri Errepublika Txina
Buruzagiak
Agostinho Neto
José Eduardo dos Santos
Fidel Castro
Samora Machel
Leonid Brezhnev
Suedia Olof Palme
Ernesto Geisel
José López Portillo
Eeben Barlow
Jonas Savimbi
Holden Roberto
B. J. Vorster
P. W. Botha
Mobutu Sese Seko
Gerald Ford
Jimmy Carter
Txinako Herri Errepublika Deng Xiaoping
Ahmed Osman

Angolako gatazkak aurrez aurre jarri zituen MPLAko gobernua, bere Kubako eta SWAPO aliatuak, Namibiako independentziaren alde egiten zutenak, eta UNITA, FNLA, Sudafrika eta Zaire. Lehenak Sobietar Batasunetik bidalitako laguntza jaso zuten eta bigarrenak Ameriketako Estatu Batuena eta Israelena.

Desadostasunak MLPAk eta FNLAk ez zutelako boterea elkar banatu nahi hasi ziren, ondoren UNITA sartu zen, baina, laguntza internazionalak sartu izanak gatazka hareagotu zuen eta bere bigarren fasera eraman zuten (Kuba gatazkatik atera zen) Jonas Savimbik ez zituelako 1992ko hauteskundeetako erantzunak onartu. Gerra hau hil zenean bukatu zen eta 800.000 hildako utzi zituen, lau mila errefuxatu eta 100.000 mutilatu, batez ere mina antipertsonengatik.

Angola kolonia izan aurretik eta ondoren aldatu

Angola Portugalen kolonia izan zen denbora luzez eta portugalen helburua Angola katolikoa eta laiko bat eraikitzea izan zen. Berlingo konferentziaren ondoren, 1884, Afrika Europako potentzia handienen artean banatua geratu zen eta Portugalek inbasio militarra hareagotu zuen eta horrela, lehenengo errepublika garaian, 1910-1926, Angola bertako kolonia bihurtu zuten. Garai honetan zehar errepublikak berak ordaindu zuen bertan egin nahi zen aldaketa. Gertakizuna ez ohikoa izan zen errepublikak indargabetu egiten baitzuen katolizismoa lehenengo erlijio bezala eta banaketa egiten baitzuen Estataren eta Elizaren artean. Horregatik, 1926an azkar hasi ziren herrialdea desbalorizatzen eta bertako historiogarfia ahazten, batez ere, momentu hau izan baitzen Errepublikaren faserik antiklerialena, baina hori ez zen Angola uzteko arrazoi izan.

Portugaldar kolono kopurua izugarri handitu zen.1900erako 10 mila ziren gutxi gorabehera eta 1950erako 80 mila. Hala ere, kolono gehienak ez ziren herrialdeko etxaldeen barruan bizi. Horren arrazoia Anolako ekonomia koloniala mineral eta nekazaritza baliabideetan, diamanteetan eta kafearen ustiapenekoa zelako zen eta hori beraientzako parasitarioa zen. Angolako biztanleek ateratzen zituzten irabaziak Portugalgo bitartekarien esku geratzen ziren.

Angolako biztanleriak mugimendu independentistak hasi zituzten bertako egoeraz nekatu baitziren eta aldaketak behar zirela ikusten zutelako beraien lurraldean. Hala ere, independentzia lortzea asko kostatu zitzaien eta Afrikako azkeneko herrialdea izan ziren independentzia lortzen. Gainera, horren ondoren jasan behar izan zuten gerra luzea eta gogorra izan zen.

Angolako gerraren baldintzak aldatu

Angolako lurrak oso baliagarriak izaten hasi ziren europarrentzak, portugesek bertako kostetan jarri zituztelako Indiatik Portugalera espeziak eramateko portuak eta holandarrak ere beren kolonia komertzialak El Cabon jarri zituztelako.

Lisboak finkapen komertzial horiek hartu zituen Berlingo Konferentzia eman zenean horrela Angolako eta Mozambikeko koloniak hartu nahi baitzituen, baita beste jabetza txikiago batzuk ere. Hasiera batean lusitainen helburua bi koloniak lur bitartez lotzea izan zen; hau ez zen ezer berria Britainia Handiaren intentzioa El Cabo eta Kairorekin bera izan baitzen, ferrokarrilaren bidez egin nahi zuena. Frantziak ere Dakar eta Yibuti lotzeko saiakera egin zuen. Baina, saiakera hauek guztiak ez gauzatzea lortu zuen alemaniar kantziler Otto von Bismarckek. Honek nahi zuena koloniak ahalik eta gehien banatzea izan zen, horrela babes gutxiago izan zezaten. Horrela potentziei soldadu gehiego mobilizatzea ere lortuko zuen Europatik, beste herrialde batzuetara zeintzuk ondoren, Gerra Handian, beren kontrarioak izango zirenak.

Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, alemaniarrak eta britainiarrak hizkutuko plan bat zuten Angola eta beste portuges eta belgiar jabetza batzuk gatazkarik gabe lortzeko. Horrela bi herrialdeak onuradunak izango ziren eta ez zuten zertan gerra kontinentera eramateko inolako arrazoirik izango. Gainera, Angola eta beste herrialdeei ez zien erakutsiko europarrak ez zeudela batuak.

Baina Portugal Entente Hirukoitzaren alde egin zuen eta bere jabetzak mantendu zituen Afrikan. Alemaniak kontrakoa egin zuen eta Versaillesko Itunean (1919) bere jabetzak gabe geratu zen. Jabetzen artean hego-mendebaldeko Afrika Alemana kendu zioten Alemaniari eta ondoren hori izan Bigarren Mundu Gerra hasteko arrazoietako bat.

Mugimendu independentistak aldatu

Europarren erabakiak bukatu ondoren, mugimendu independentistak mugitzen hasi ziren eta matxinadak egiten hasi ziren. Aipagarriak dira 1922ko eta 1935ko matxinadak. Baina, Bigarren Mundu Gerraren ondoren mugimendu independentista horiek bateratzen eta antolatzen hasi ziren. Portugalentzak hain baliagarriak ziren lur hauek non, biztanleria zatitzen hasi zen eta eliteak irabazten saiatu zen, horrela, mugimenduak errazago eten ahal izateko.

Gainera 1963az geroztik neurri txikiagoko erakunde bat zegoen, Frente para a Libertação do Enclave de Cabinda, FLEC, Kabindako bizilagunek antolatua, petrolioan kokaleku aberatsa, herrialdearen iparekialdean kokatua, Kongo-kinshasa eta Kongo-Brazzavilleren artean. Beste hiru mugimenduen aldean, FLEC-ek ez zuen Angolaren independentzuagatik borrokatzen, baizik Cabinda-ren independentziagatik, Angolagandik banatua.

Nahiz eta FNLA, MPLA eta UNITA pan-angolartzat hartzen ziren, beraien oinarria talde etniko espezifikoetan errotzen zuten.

  • FNLA-k oinarri soziala Angolako iparmendebaldeko bakongoengan zuen, baita Zaire-ra errefuxiatu ziren ehunka miletan, 1960ko hasieretan. Bere egoitza politikoa Kinshasan zegoen eta bere base militarra Kinkuzun. Bere gerrila jarduerak mugatuak izan ziren eta eragina izan zuten Uigeko probintzian, Kabindan eta probintziako iparraldeko eremu batean, Moxiko probintzian.
  • MPLA funtsean ambunduen eta Luandako, Benguelako eta betse hiri batzuetako biztanleria mestizoaren (afrikar eta portugeseak) artean biltzen zen, baita arraza zuriko intelektual gazteekin ere. Brazzaville eta Argeleko egoitzetatik jarduten zuen Cabindan, Luandako iparraldean kokatutako gunean, Iparraldeko Kuanzako probintzian eta ekialde muturreko Moxiko probintzian.
  • UNITA gehienean ovimbunduetan oinarritua, ez zuen kanpoan egoitzarik izan, baizik Luanda probintzian, Angolako iparekialdean gerrila jarduerak garatzen. Mobilizazio politiko klandestino bat burutu zen Bie eta Huamboko probintzietan.

Independentziaren gerra aldatu

1961ko otsailean MPLAk Luandako kartzela erasotu zuen; egun hori indepentziaren gerraren hasieratzat hartzen da.

Martxoan, UPA herrialdearen iparraldean altxatzen da, 600000 biztanle pro-lusitano eta 2000 portugaldar hiltzen, emakumeak eta umeak ziren gehiengoa.

Lisboak erantzuten du kontingente bat bidaliz, 60.000 soldadu bidaltzen ditu bere kolonian ematen ari zen errebelazioa baretzeko. Honekin lortu zutena odol sarraskia izan zen, erantzun honetan independentziarako borroken muina aurkitzen zen, Portuges Ginea eta Mozambiken hasiko ziren; hala ere, gerra zibilaren hasiera hemen eman zen ere.

Gatazkan dauden indarrak aldatu

Gatazkako ia hiru hamarkadetan zehar, lehiakideen indarrek aldaketa handiak izan zituzten. Hurrengo taulan, bando bakoitzak zituen borrokalarien kopurua agertzen da, bakoitza bere datarekin.

Lehiakideak Indarrak

(1975)

Indarrak

(1976-1992)

Indarrak

(1993-2003)

MPLA eta aliatuak
Angola (MPLA)
  • FAPLA
  • FAA
  • Paramilitarrak
FAPLA27.000 (1975) FAPLA70.000 (1987)

80.000 (1988) FAA50.000 (1991)

FAA:130.500 (2001)

80.000-100.000 (2002) 30.000 KabindanParamilitarra:15.000 (2001)

10.000 (2002)

KubaFAR (Carlota operazioa) 2000-3000 (1975) 28.000 (1978)

20.000-30.000 (1980)

35.000-37.0000 (1982)

30.000 (1986)

40.000 (1987)

55.000 (1987-88)

60.000 (1988)

Brasil
  • FAB
SWAPO
  • PLAN
500-1.500 (1976)

1.500-8.500 (1978) 7.000-14.000(1980) 8.000 (1984) 9.000 (1987)

Aholkuari militarra 2.000 (1985)

950 (1978)

Katanga
  • FNLC
3.000 (1975) 5.000-7.000 (1977)

5.000 (1978)

5.000 (2001)
ANC
  • MK
10.000 (1986)

10.000 (1987) 250 Angolan

UNITA eta aliatuak
UNITA
  • FALA
8.000-10.000 (1975) 60.000 (1984)

35.000-65.000(1987) 60.000 (1988) 50.000 (1990)

40.000 (1993)

2000-15.000 (1995) 25.000-30.000 (1997) 5.000 (2002)

SADF Angolan:4.000-5.000 (1975) Angolan:

20.000 (1976) 40.000 (1977) 1.5000-2000 (1980) 9000 (1987-88)

FLEC 3000 (1975) 7000 (1984) 1.000-3.000 (1995)

1.200 (1997) 600 (20019 2000 (2002) 250 (2010)

FNLA 22.000 (1975) 4.000-7.000 (1976) 1.200 (1997)

2000 (2002)

SWAFT 11.000-20.000 (1976)
FAZ 2000-3000 (1975)

Gatazkaren hasiera aldatu

Klebelinen iraultzaren ondoren diktadura portugaldarra 1974ko apirilaren 25an bukatu zen. Momentu horretan ejertzito kolonialeko ofizialak, gerraz nekatuta zeudenak, Angolan, Mozambikeneta Bissau Guineako gerrekin ez jarraitzea erabaki zuten. Portugaldar gobernuarekin egin zituzten eljarrizketa irikiak hiru muguimendu printzipalekin egin ziren (MPLA, FNLA eta UNITA), honek 1975eko urtarrilaren 15ean, Angolan transizio garaia eta demokrazia aurrera eramateko nahia ekarri zuten, (Alvorreko ituna).

MPLAk herrialde sozialisten laguntza zuen, FNLAk Txinako Herri Errepublika eta Zairerekin harreman estuak zituen eta UNITAk Zambia eta Israelen laguntza zuen. Angolako independentziak ez zuen bakea ekarri, baizik eta kontinenteko gerrik luzeenaren hasiera eragin zuen. Independentzia ezarriko zen eguna baino lehen, hau da, 1975ko azaroaren 11 baino lehen, FNLAk eta MPLAk liskarrak izan zituzten, batez ere kapitalean, Luanda, MPLAren kontrolpean eta ejertzito kolonialaren laguntzarekin, komunistek dominatu zituzten.

Ejertzito bakoitzak atzerriko potentziengandik laguntza jaso zuten, gatazkari ikuspuntu internazionala emanez. MPLAk ekialdeko herrialdeen laguntza jaso zuen. Txinak FNLA lagundu zuen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen hasieran MPLA lagundu etaAgostinho Netok Jugoslavian, Argelianeta gero Kuban bilatu behar izan zuen laguntza. Hala eta guztiz ere, Hegoafrika gatazka barruan sartu zen, bere beldurra  MPLAk gobernu komunista jarriko zuela baitzen, bere mugen ondoan; baina, SWAPOk jarritako gerrila gerra sahiestu nahi zuen, gerra honen bitartez errazagoa eta azkarragoa baitzen Pretoriaeta Namibiaerasotzea. Gobernu portugaldarrak kolonien kontrola mantendu zuen harreman onak zituelako hegoaldeko gobernu arrazistekin eta honek SWAPOren infiltratzea sahiesten zuten.

UNITAK Namibiarekin batera, mugako lur kopuru gehiena okupatzeko Hegoafrikaren laguntza jaso zuen. Hasiera batean, Hegoafrikako defentzarako indarrak alboko nazio batek ere berdindu ezin zuen boterea zeukaten, baina 1975 urtearen amaieran Kubako armada agertzean, botereak berdindu egin ziren. Honek Pretoria behartu zuen bere ekintzak mugatzera, tropa kubatarrik gabeko eremuetan, SWAPOren kokalekuen aurka eta MPLAren tropen aurka azkar erasotzera. Inbasioa 1975eko abuztuaren 9an hasi zen, eta Hegoafrikako erasoaldiak laster iritsi ziren herrialdearen ia erdira, bertan gelditzeko inolako zantzurik erakutsi gabe.

1974an Angolan iparraldetik sartu zen FNLAri babesa eman zion Zairek. FNLAk, gainera, Txinaren, portugaldar eta ingeles mertzenarioen eta berriro Hegoafrikako mertzenarioen laguntza izan zuen.

Kubak abuztutik aholkulariak bidali ditu MPLAra. Hegoafrikar inbasioak aholkulari horien sakrifizioa esan nahi zuen, eta Habanaez zegoen hori onartzeko prest. Hori saihesteko, 1975eko azaroan Kuba tropak Angolara bidaltzen hasi zen, nahiz eta SESB gatazkan esku hartzea babestearen aurka agertu. Moskuk ez zuen inoiz interesik izan Angolan, eta hasieran uko egin zion kubatarrei armekin eta garraioarekin laguntzeari. Jarrera hori aldatu egin zen SESBek ikusi zuenean Kubako tropek arrakasta zutela hegoafrikarren aurrean indartu zirenean. Orduan, Kubatik aireko garraioa bermatzen hasiko dira, baina 1975eko abendura arte ez zen SESB armak bidaltzen hasi.

Erregimen sozialisten esku-hartzeak, promendebaldarren aurreratzea gelditzea lortu zuen, ez bakarrik soldadu kantitateagatik, bai baina arma askoren leku aldaketagatik. MPLAk Luanda hiria eta kostaldeko eskualeak kontrolatzen zituen, Lobito eta Bengueladeiturez ezagunak. SWAPOk bertan zurekin lortu zuen, eta erasoaldiei ekitea; bakea sinatu arte etengo ez ziren erasoaldiak, gerora berea izango zen herrialde batean.

Hasiera batean, Ameriketako Estatu Batuek, FNLA soilik babestu zuten, baina ez zuen bi aldiz pentsatu UNITA ere babestea zatiketa gertatu zenean. Kasu honetan, laguntza edo babesa 1993ra arte mantendu zen.

 
Kubako soldaduak

Tropa kubatarrek berain ofentsibekin jarraitu zuten, MPLAren aurkako taldeak zokoratuz eta ia suntsituz. Mugimendu honek bere burua alderdi bakartzat aldarrikatu zuen, erregimeneko presidentetzat Agostinho Neto eregiz. Katangako 3000 errebelde gehiago beregana batzea lortu zuen.

Saharaz hegoaldeko Afrikaren gerra handienaren hasiera aldatu

Segituan hasi ziren Brasilgo errepublikarekin eta errepublika berriarekin harreman diplomatikoak. 1975ko azaroaren 6an Geiselek Agostinho Netoren gobernua zilegia zela baieztatu zuen, hau, Angolako independentea izan aurretik gertatu zen.

1976an Nazio Batuen Erakundeak MPLAren gobernua Angolako ordezkaritzat hartu zuten.

300.000 portugaldarrek Angola utzi zuten 1974 eta 1976 urteen artean eta horrek eragin handia izan zuen bertako ekonomian.

1977ko maiatzean, MPLAko talde batek, Nito Alvesek gidatu zituenak, estatu-kolpe bat eman zuten. Baina saiakera honek porrot egin zuen Agostinho Netoren eta Kubak emandako laguntzaren aurka. Horrela hasi zen errepresioa bertan. Urte honen amaieran, MPLA bere lehenengo kongresuarekin, alderdi Marxista-leninistatzat aldarrikatu zen. Baina, beren helburua eredu sozialista lortzea izango zela esan zuten, ez eredu komunista (azkenengoa Nito Alvesek aldarrikatu zuen).

Gerra 1976an bukatu zen. FNLA Zairen gorde zen eta UNITA Zambian eta Nambian, Hegoafrikaren laguntzarekin. Momentu honetan UNITAk 100 gizon baino gutxiago zituen. Halare, Mendebaldeko laguntzarekin, alderdia berriz bildu zen, eta horrela, gerra luze eta gogorra hasi zen MLPAren gobernuaren aurka. 1985an Estatu Batuearen eta Hegoafrikaren laguntza puntu gorenera iritsu zen, Ronald Reaganek Sabimbi jaso zuenean Estatu Batuetan Angolako estatu buru bezela. UNITA kontra marxista eta mendebaldekoen aldeko aurkeztu zen, baina bazituen sustrai erreginalak, batez ere, Ovimbunduren hegoldean eta Angola erdialdean.

 
Kubako tankea Luandako kaleetan

Agostinho Neto Moskun hil zen 1979ko irailaren 10an eta José Eduardo dos Santos jarri zuten bere ordezko. Netoren heriotza gaixotasun baten ondorio izan zen eta galdera ugari utzi zituen, askok pentsatzen baitzuten bere kontrakoekin akordio baten bila zebilela gatazka bukatzeko.

Hegoafrikaren eta UNITAren aurka aldatu

Hasieran, llaurogehigarren hamarkadan, hildakoen eta errefuxiatuen igoera oso nabarmena izan zen. Herrialdearen azpiegiturak suntsituta geratu ziren. Hegoafrikaren aurkako erasoak geldiezinak ziren. 1981eko abuztuan, “Smokeshell” erasoa bidali zen. Honek 15.000 soldadu, tanke, abioi.. erabiltzen zituen eta 200 kilometro aurreratu zen Cuneneko probintzian (herrialdearen hegoaldean dago). Hegoafrikar gobernuak bere inbasioak arrazoitu zituen esanez SWAPOren baseak suntsitu nahi zituela, hau da, Namibiako mugimendu indeoendentista gelditu nahi zuelako egin zuela. Alde batetik ez zuten gezurra esaten, baina erasoa UNITAren administrazio eremuan “eremu librea” sortzeko ere egin zen.

1984an Angolako eta Kubako indarrak FNLA erasotu zuten, hurrengo urtean UNITAren aurka izugarrizko erasoa bidali zen, Angolako ejertzituko 18 brigada eta ehundaka T-54ekin. Hauek Ochoa generalak Kubatarrak gidatu zituen. Cazombo harrapatu zuten eta UNITA atzeratzera behartu zuten. “Cuito Cuanavale”-ren guduaren ondoren, zeinak ez zuen irabazle argirik izan, bi zatiak irabazletzat hartu ziren eta honek bukaera 1988an izan zuen Nueva Yorkeko "Acuerdo trilateral"aren firmaren ondoren. Hemen Angolak, Hegoafrikak eta Kubak hartu zuten parte eta Namibiako independentzia aldarrikatu eta Hegoafrikak UNITA ez zuela gehiago lagunduko erabaki zuten. Angolak eta Kubak alde biko akordio firmatu zuten Kubako ejertzitoa erretiratzeko, zeintzuk 52.000 gizonekin kontatzen zuten.

1989an UNITA eta MPLAren arteko bake akordioak arrakasta izango zutela ziruditen, azken finean, gerrilen arteko itxialdiak gero eta handiagoak ziren.

 
Angolan nondik sartu ziren kokatzeko mapa

1990ko apirilaren bukaeran, Angolako gobernuak UNITA mugimenduarekin elkarrizketak berriro hasi zituela esan zuen, bitartean, erasoei etenaldia ematen hasi zitzaien. Hurrengo hilabetean, UNITAk José Eduardo Dos Santos estatu buru bezala onartu zuen. Urte bukaeran MPLAk erreforma demokratikoak hasiko zituela aitortu zuen. 1991ko maiatzaren 11an, gobernuak lege bat aldarrikatu zuen, zeinean, alderdi berriak sortzea baimentzen zuen eta bukaera ematen zion alderdi bakarra egoteari. Horrela administrazioko deszentralizazioa eman zen.

UNITAk gerra alde bakarretik berriz hasten du aldatu

1991eko maiatzaren 31an, Portugal, Ameriketako Estatu Batuen, Sobietar Batasuna eta Nazio Batuen Erakundearen arrteko bitartekaritzarekin, Estorileko akordioak zinatu ziren. Carlos Caranciren ustez Gerra zibila amaitzen hasia zen eta Demokraziaesartzear zegoen.

1992ko iraileko hauteskunde parlamentarioak eta Hauteskunde presidentzialak MPLAri garaipen erlatiboa eman zioten bietan; presidentzialetako lehenengo bueltan Gehiengo osoa eskatzen zenez, bigarren buelta bat konstituzionalki beharrezkoa zen. Hala ere, hau ez zen inoiz gertatu, UNITAk ez zituelako emaitza elektoralak onartu; nahiz eta, Europako behatzaileek arrakastatzat eta garbitzat jo arren. Urriaren 30a eta Azaroaren 1aren artean, MPLAk ehunka pertsona hil zituen Luandaeta herrialdean bertan UNITA eta FNLAko milaka botante hil zituen egun gutxitan; gertaera hau, Halloweeneko masakrea gisa ezaguzten da. UNITAk borrokari hasiera eman zion berriz eta ofentsiba bat jaurti zuen, porrot egin zuen arren. Herrialdearen gainerako tokietan,Kabindan bereziki, hilkortasun-zifra 10000-15000 hildakora iritsi zen. Kuitoko hiria eraila izan zen urte hori osoan zehar, 30000-50000 pertsona hil ziren (70000 biztanle ziren hasiera batean), “Stalingrado afrikarra” izena hartu zuten. Analista askoren ustez ofentsiba honek, UNITA, borroka-indar gisaren gainbehera eragin zuen; urte horretako azarora harte Luanda hartzeko Kalez kaleko borroka errebeldeek 15000 gizon galdu zituzten, ofizial gehienak barne.

Egun horietan Mertzenario hegoafrikarren kontratatzea hasi zen (SADFeko kide ohiak), nagusiki angolako gobernuagatik, 1992an  Gulf Chevron eta Sonangol petrolio-enpresak bere zerbitzuak ematen lehenak izan ziren. Executive Outcomes (EO) enpresa pribatuko partaideek, angolako tropekin batera, UNITAko Soyo enpresaren instalazioak mehatxatu egiten zituzten baseen kontra ofentsibak jaurti zituzten, arrakasta handia izan zuten. 1993eta 1994 urteen artean, bake prozesuaren porrotaren ostean EOko 500-4000  mertzenario kontratatu ziren; segur aski 2000 inguru, Angolako indar berezietako 4000-5000 kide eta 30 pilotu entrenatzen jardun zutenak.

1993an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren erabaki batek armetako transferentziak eta UNITArako konbustibleak bahitu zituen, Savimbi akordio berri bat negoziatzera behartzen zuen horrek. Urtarrilean indarkeria etnikoaren eztanda bat bizi izan zen, 4000-6000 kongoar eta ovimbundus hil zituztenean herrialdeko hiri desberdinetan. Otsailean UNITAk Huambo setiatu zuen. HuamboUNITAren lurraldearen erdialdean eta estrategikoki ezinbestekoa zen hiria zen. 10000 pertsona hil zituzten eta hiria 55 eguneko setioaren ondoren erori zen Martxoaren 6an.

Hasteko, UNITAk hiriburua erdialdeko goi-ordokietan ezarri zuen, buruzagitzekin Huambon (lehen Lisboa Nova deitua), diamantiferoaren ekialdean eta iparraldean. Hortik aurrera herrialdea bitan banatzea proposatu zen, ez hain burugabea idea, Angola Kolonialismoaren ondorioz sortutako herrialdea baitzen; hala ere, proposamena ez zen onartu.

1994ko azaroan, Lusaka, Zambia, UNITA eta Angolako gobernuaren arteko akordioak amaitu ziren. UNITAk Lusakaren bake akordioa lurraldeen galerak eta indar militarrak indartzeko erabili zuen. Savimbik esarritako baldintzekin sentitzen zuen kontentagaitza adierazi zuen eta gerra berriz hasi zen. Gero eta amaitezinagoa zirudien gatazka batera itzultzearen arrazoia, Cranciren ustez, Savimbik herrialde baketsu batean bizitzeko zuen ezintasuna zen. Bando-aldaketa eta desertzio asko gertatu ziren, gerrillaren liderrak zituen baliabideak murriztuz. Bakarrik urte horretan haietariko 9000 gizon desmobilizatu egin ziren. Konfliktoarekin bukatzeko ezintasunarekin eta gero eta indarkeria handiagoarekin ONU bere atzera-egitea gauzatzen hasi zen, Angolako Kasko urdinak gutxituz joan ziren gutxinaka, 1995an 7000 izatetik 1997an 4220 izatera igaro ziren.

Bestalde, 1996eta 1997 urteen artean gobernuak konbustible eta armetako kopuru handiak jaso zituen; eskalada militar handiago bati aurre egin ahal izateko, gerora, mendebaldeko laguntza jasotzen hasi zen, Estatu Batuetako antzematearekin barne; gertakari horrekin, argi eta garbi markatu zen gatazkako etengabeko joera bat: nazioarteko etengabeko ezjakintasuna eta UNITAren ekintza politiko militarrak laguntzeari uko egitea.

Baina, Kongoko Bigarren Gerran Angolak izan zuen eskuhartzeak, Savimbiri birantolatzeko aukera eman zion. Birantolaketa honek sarraski gupidagabe bti leku emn zion, hainbat lekukok salatu zuten eran. Derrigorrezko biztanleria mugimenduak gauzatu ziren, exekuzio jendetsuak (UNITAren eskutik), emakumeen bortxaketak angolako ejerzituko soldadu (gerrako aurreko etapetan ez-ohikoa) eta UNITAko gizonen eskutik.

Lau urtetan zehar, gero eta gerra krudel eta odoltsuagoa bihurtuz joan zen. 1999an ONUk bere azkenengo kasko urdinak erretiratu zituen, afrikar herrialdea bere gaitasunekin soilik utziz. 1999an, Dos Santosen gobernuak ofentsiba bat jaurti zuen eremu emankorrenak berreskuratzeko, eta 2000an, Amnistiaaldarrikatu zuen UNITAren jarraitzeleentzako.

1997an soilik, 15.000 errebeldek desertatu zuten eta desmobilizatu egin ziren, eta 7000 baino gehiago ejerzitura integratu ziren. 1998an 11.000 UNITAko soldadu integratu ziren ejerzitura. 11.000 Ume soldaduk (7000 UNITAkoak) beraien jardun belikoa utzi zuten 1998 eta 2002 urteen artean.

Hirian, gerra amaitzeko irtenbide bakarra Savimbi hiltzea edo harrapatzea zela zioten, gerrako aurrera atzera guztien ondoren berdinketa egoera batera heldu zirela esan zitekeen. Baina 2002ko otsailaren 22an Savimbi gobernutarren tropekin izandako tiroketa baten hil zuten eta bere gorpua kazetarien aurrean erakutsi zen.

Bi hilabete eskas geroago, jada elkarrizketak jartzen ziren jomugan bakera heltzeko helburuarekin, minaz beteriko eta arrasatutako herrialde batean, baina oso aberatsa baliabide naturaletan. Urte horretako apiriletik abendurarteko Su-etenean, UNITAkon 5000 kide ejerzitora integratu ziren (azken bi urteetan 80.000 ex-gerrillari bizitza zibilera itzuliak ziren).

Ondorioak aldatu

 
Gerran suntsitutako zubia

UNITA taldeko gudari ohien desmobilizazioa eta berintegrazioa 2005eko abenduan amaitu zen, ordurako 100.000 gudari desmobilizatuak zirelarik. 2007ko martxoan gobernuko 30.000 soldadu inguru desmobilizatuak zeuden. Guztira, soldadu eta errebeldeekin 300.000 borrokalari inguru desmobilizatuta zeuden, 1991ko bake itunetik. 2002 eta 2006 urteen artean 3000 ume armagabetuak izan ziren. Hala ere, 2010ean oraindik 13.000 errebelde ohi zeuden desmobilizazio eta berintegrazio prozesuan, bizitza zibilerako bidean.

1990 eta 2000 urteen artean UNITAko 100.000 partaide izaan ziren desmobiliztuak, eta hauen 350.000 senide.

Hala baina, bakea ez zen Angolara heldu UNITAk porrot egin arren. Izan ere, Cabindan FELC oraindik martxan zegoen, 2002an angolako 30.000 soldadu zeuden herrialdean.

Borroka luze honetan, bi bandoek herrialdeko baliabide naturalak lortzearren egin zuten borroka, beraien gerra finkatzeko. MPLAren gobernuak, kostako Petrolio esportazioak zituen bere menpe, UNITAk aldiz Diamanteen kontrabandoa. Anglakoa ez zen izan lehena odolezko diamanteen trafikoa gauzatu zuena, baina Liberiakok eta Sierra Leonako gerren mailan zegoen. Legez kanpoko diiamanteentzako jarduera garrantzitsua izanik, baita Afrikako beste latitude batzuetarako armen importaziorako ere. Kimberley prozesua izan zen UNITA eta beste gerrilla batzuen porrotaren arrazoi nagusia, diamanteen trafikoa mugatu zuena.

Bibliografia aldatu

  • John Stockwell (diciembre de 1990). The Praetorian Guard: The US Role In The New World Order. South End Press. ISBN 0-89608-395-0.
  • John Stockwell (junio de 1984 (Reprint)). In Search of Enemies: A CIA Story. W W Norton & Co Inc. ISBN 0-393-00926-2.
  • Schmid, Alex; Jongman, Albert (2005, original de 1988). Political Terrorism: A new guide to actors, authors, concepts, data bases, theories and literature. Amsterdam; New York: North-Holland; New Brunswick: Transaction Books. ISBN 9781412804691.
  • Makau Mutua (2002). Human Rights: A Political and Cultural Critique. Filadelfia: University of Pennsylvania Press. ISBN 978-0-81223-653-8.
  • Alexander Mayer-Rieckh & Pablo de Greiff (2007). Justice as Prevention: Vetting Public Employees in Transitional Societies. Nueva York: SSRC. ISBN 978-0-97907-721-0.
  • Peter J. Schraeder (2004). African politics and society: a mosaic in transformation. Belmont: Thomson/Wadsworth. ISBN 978-0-53456-769-9.
  • Roger Kibasomba (2003). "A Falling State: The Democratic Republic of Congo". Governing Insecurity: Democratic Control of Military and Security. Establishments in Transitional Democracies. Londres: Zed Books. Edición: Gavin Cawthra & Robin Luckham. ISBN 978-1-84277-149-5.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu