Angelus hitz horrekin hasten den otoitza da, goizean, eguerdian eta arratsean errezatzen dena. Gainera, otoitz hori egiteko ordua dela adierazten duen kanpai-hotsa ere bada.[1]

Jean-François Milleten Angelusa.

Bere izena, bere bertsio latinaren lehen hitzetatik hartzen du: «Angelus Domini nuntiavit Mariae» (euskaraz: «Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari»). Misterioa laburbiltzen duten hiru testu ditu. Modu alternatiboan errezitatzen dituzte bertseta eta honen erantzuna. Hiru testuen artean, Agur Maria errezitatzen dute. Eguneroko otoitza da Eliza katolikoan.

Angelusaren idazkera, batzuen ustez, Urbano II.ak egin zuen, eta, beste batzuen ustez, Joan XXII.ak. Egunean hiru aldiz errezitatzeko ohitura, berriz, Luis XI.a Frantziakoaren ideia izan zen, nork, 1472an, egunean hiru aldiz errezitatzeko agindu zuen.

Hitzak aldatu

Euskarazko bertsioa[2]:
«

℣. Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.
℟. Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen.

Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu bekatarion alde orain eta gure heriotzako orduan. Amen.


℣. Hona hemen Jaunaren mirabea.
℟. Gerta bekit zuk diozun bezala.

Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu bekatarion alde orain eta gure heriotzako orduan. Amen.


℣. Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.
℟. Eta gure artean bizi izan zen.

Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu bekatarion alde orain eta gure heriotzako orduan. Amen.


℣. Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.
℟. Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun.

Egin dezagun otoitz: Isuri Jauna gure bihotzera zure grazia, aingeruak esanik Jesu Kristo zure Semea gizon egin dela jakin dugunoi, Haren nekaldi eta gurutzearen bidez piztuerako aintzara iritsi gaitezen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran izan bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

»
Latinezko bertsioa:
« ℣. Angelus domini nuntiavit Mariae,

℟. et concepit de Spiritu Sancto.

Ave Maria, gratia plena, Dominus tecum. Benedicta tu in mulieribus, et benedictus fructus ventris tui, Iesus.
Sancta Maria, Mater Dei, ora pro nobis peccatoribus, nunc et in hora mortis nostræ. Amen.

℣. Ecce Ancilla Domini.
℟. Fiat mihi secundum Verbum tuum.

Ave Maria, gratia plena, Dominus tecum. Benedicta tu in mulieribus, et benedictus fructus ventris tui, Iesus.
Sancta Maria, Mater Dei, ora pro nobis peccatoribus, nunc et in hora mortis nostræ. Amen.

℣. Et Verbum caro factum est.
℟. Et habitavit in nobis.

Ave Maria, gratia plena, Dominus tecum. Benedicta tu in mulieribus, et benedictus fructus ventris tui, Iesus.
Sancta Maria, Mater Dei, ora pro nobis peccatoribus, nunc et in hora mortis nostræ. Amen.

℣. Ora pro nobis, Sancta Dei Genetrix.
℟. Ut digni efficiamur promissionibus Christi.

Oremus: Gratiam tuam quæsumus, Domine, mentibus nostris infunde; ut qui, angelo nuntiante, Christi Filii tui Incarnationem cognovimus, per passionem eius et crucem, ad resurrectionis gloriam perducamur.
Per eumdem Christum Dominum nostrum. Amen.

»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu